Luis Vélez de Guevara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eleberri hau Vélez de Guevararen liburu ezagunena da.

Luis Vélez de Guevara Espainiar dramagilea eta eleberrigilea (Ecija, Sevilla, 1579ko abuztuaren 1a - Madril, 1644ko azaroaren 10a). Artea eta Filosofia ikasi zituen Osunako Unibertsitatean. Italiara joan zen soldadu, eta gero Madrilen hartu zuen egoitza, nobleen zerbitzura. Dramagile gisa arrakasta handia izan bazuen ere, oso pobre bizi izan zen beti. Dirudienez, 400 obra baino gehiago idatzi zituen, eta Lope de Vegaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen. Bere garaiko genero guztiak (auto sakramental izenekoa, erlijio-gaiak, komedia) landu bazituen ere, historiako gai tradizionaletan oinarritutako dramek eman zioten ospea; elezahar heroikoetan (Más pesa el rey que la sangre) nahiz herrikoietan (La luna de la sierra) oinarrituak ziren. Vélez de Guevararen drama ezagunenak: Reinar después de morir, La Reine morte obraren oinarritzat hartu zuena, eta eleberri pikaresko bat, El diablo cojuelo, dira.

Antzerki obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan asko kronologikoki ezin dira ondo kokatu.

  • El príncipe transilvano (1597–1598)
  • El espejo del mundo (1611 baino lehen)
  • Los hijos de la barbuda (1611 baino lehen)
  • La serrana de la Vera (1613)
  • La niña de Gómez Arias (1614)
  • La vida de la santa madre (1614)
  • Don Pero Miago (1614)
  • La montañesa de Asturias (1614)
  • La hermosura de Raquel. Bi atal ditu. (1614)
  • El conde Don Pero Vélez (1615)
  • El amor y celos en vizcaíno (1615)
  • El embuste acreditado (1615)
  • El Marqués del Vasto (1615)
  • El príncipe viñador (1615)
  • La ninfa del cielo (1617)
  • El niño diablo (1620)
  • El diablo está en Cantillana (1620 ondoren)
  • El rey en su imaginación (1625)
  • Los novios de Hornachuelos (1620 ondoren)
  • El verdugo de Málaga (1620 ondoren)
  • El águila del agua (1620 ondoren)
  • Más pesa el rey que la sangre (1620 ondoren)
  • Si el caballo vos han muerto (1633)
  • Los amotinados de Flandes (1634)
  • La nueva ira de Dios (1635)
  • Los tres portentos de Dios (1635)
  • Reinar después de morir
  • El diablo cojuelo (1641).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]