Edukira joan

Luis Villasante parkea

Koordenatuak: 43°18′24.41″N 2°00′08.33″W / 43.3067806°N 2.0023139°W / 43.3067806; -2.0023139
Wikipedia, Entziklopedia askea

Luis Villasante parkea

Donostia, Aiete
Luis Villasante parkearen begetazioa
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Luis Villasante parkea is located in Euskal Herria
Luis Villasante parkea
Luis Villasante parkea
Luis Villasante parkea is located in Gipuzkoa
Luis Villasante parkea
Luis Villasante parkea
Luis Villasante parkea is located in Donostia erdigunea
Luis Villasante parkea
Luis Villasante parkea
Koordenatuak: 43°18′24.41″N 2°00′08.33″W / 43.3067806°N 2.0023139°W / 43.3067806; -2.0023139

Luis Villasante parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen parke bat da. Lugaritz muinoaren magalean dago, Aiete auzoan dago, Serafin Baroja parketik hurbil; Loreatik ere ikus daiteke.

Luis Villasante frantziskotar fraide, euskalari eta euskaltzainaren omenezko izena darama.

Makurdura leuneko pasealeku lasai bat da, abeldar sastraka batek zedarritua eta bankuz hornitutako behatokiak dituena. Altueran hego-mendebaldeko baso ibar bat inguratzen du, non zuhaitz eta zuhaixka begetazioko nahasketa heterogeneo bat elkarrekin bizi den. Eremu urbanizatutik hurbilen dagoen zonan espezie aldetik aniztasun handia ageri da, besteak beste, itsas pinuak, erramuak, lizarrak, milazkak. Haatik, magalaren azpiko zonan planta handiko zuhaixka eta zuhaitz autoktono ugari dituen zuhaizti eder bat mantendu da, non, besteak beste, haltzadiak, haritzak eta sahats hauskarak ageri diren. Ohikoa da pasealekuan paseriformeak ikustea; baita ere, inguruan, zapelatz arruntak eta hontz zuriak.

Basoan ere ugaztunn txiki asko daude: erbinude arrunta, satitsuak, trikuak, satorrak...

Parkearen erdialdean, landaredian gordeta, Mariene izenarekin ezagutzen zen antzinako baserri zahar baten erorkinak daude.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]