Luis XII.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis-xii-roi-de-france.jpg

Luis XII.a Frantziakoa (Château de Blois, 1462ko ekainaren 27a - Paris, 1515eko urtarrilaren 1a) Frantziako erregea izan zen (1498-1515). Herriaren aita ezizenaz ere ezagun egin zen; errege bihurtu aurretik Luis Orleanskoa deitzen zitzaion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.a Orléanskoa eta Maria Cleveskoa izan zituen guraso. Lege Salikoari esker lortu zuen tronua. Frantziar-Italiar Gudetan aritu zuen. Nafarroa bere menpe hartzeko ahaleginak egin zituen eta, alde horretatik, momentu desberdinetan Nafarroako errege-erreginekin liskartu zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1476an, Luis XI.a Frantziakoak bere lehengusuaren alaba Joanarekin ezkonarazi zuen Luis Orleanskoa. Erregea hiltzean, berriz, Luis errege bihurtu eta ezkontza hori indargabetu zuen Aita Santuaren aginduz, baita Ana Britainiakoa erregina alargunarekin ezkondu ere. Lau seme-alaba izan zituzten elkarrekin:


Aurrekoa
Karlos VIII.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1498-1515
Ondorengoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis XII.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan