Luisa Etxenike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luisa Etxenike

Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko uztailaren 10a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
luisaetxenike.net

Luisa Etxenike Urbistondo (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko uztailaren 10a) idazlea da. Gaztelaniaz idazten du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziatua da. Emakumeek idatzitako literatura ondo ezagutzen du, eta hainbat literatura-lanetan parte hartu du. Horrez gainera, emakumeei zuzendutako irakurketa eta idazketa-lantegiak kudeatu izan ditu Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan. Donostian antolatzen ziren Emakume Idazleen Jardunaldien antolatzaile nagusietakoa. Eta Emakume idazleen mundu bat jaialdi literarioaren zuzendaria.

Komunikabide desberdinetan kolaboratzen du, prentsa idatzian zein irratian. Grand Place aldizkariaren idazketa batzordearen partaidea da. Eta itzultzaile-lanetan ere aritu da. El ángulo ciego (2008) eleberriarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 2009an.

2007an Frantziak Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuen. 2013an Donostiako Udalak Donostiako Hiritar merituaren domina eman zion.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak

  • El detective de sonidos (2011)
  • El ángulo ciego (2008)
  • Los peces negros (2005)
  • Vino (2000)
  • El mal más grave (1997)
  • Efectos secundarios (1996)
  • Querida Teresa (1988)

Kontakizun liburuak

  • Ejercicios de duelo (2001)
  • La historia de amor de Margarita Maura (1990)

Olerki liburuak

  • El arte de la pesca (2015)

Itzulpenak

  • Alguién vivo pasa, Claude Lanzmann
  • Algo negro, Jackes Roubaud
  • La cabeza de Paul Verlaine, Jean-Michel Maulpoix
  • Después de los campos, la vida, Virginie Linhart

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]