Luisa Lynch
| Luisa Lynch | |
|---|---|
Luisa Lynch de Morla, gorputz erdiko erretratua. Paul Albert Besnarden (1849-1934) pastel-erreprodukzioa. | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Txile, 1862 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1937 (74/75 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Carlos Morla Vicuña (en) |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |
Luisa Lynch del Solar (Txile, 1862 - Ibidem, 1937) txiletar idazle feminista, kazetaria eta socialite delakoa izan zen.[1][2][3][4][5][6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Lynch eta Julia Solarren alaba izan zen. Lehen aldian Carlos Morla Vicuñarekin ezkondu zen (osaba zuen), eta alargundu egin zen. Carlos Morla Lynch diplomazialariaren eta Ximena eta Carmen Morla Lynch idazleen ama izan zen. Bigarren aldian 1909ko urtarrilaren 12an, 47 urte zituela, Eduardo Gormaz Araoz militarrarekin ezkondu zen.
Auguste Rodinen Madame Morla Vicuña eskulturaren protagonista izan zen, 1888an erretratatu zuen, gero Parisko Orsay Museoan gordea.
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakina da bere literatur ekoizpenaren zati bat argitaratu barik edo egunkari eta aldizkarietan sakabanatuta dagoela —beste idazle feminista batzuenekin ere gertatzen den bezala, hala nola María Luisa Fernández, Sara Hübner edo bere alabekin— XX. mende hasierako abangoardiaren partetzat jotzen da bere literatur lana, pentsamendu feminista masifikatzen eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen saiatu zen abangoardiaren partetzat, hain zuzen; testuinguru horretan, arteari eskainitako hainbat erakunde femeninotan eta erakundetan parte hartu zuen.
Zenbait egileren iritziz, feminismo aristokratikoaren barruan koka daiteke bere lana, eta horien artean daude beste idazle batzuk ere, hala nola Elvira Santa Cruz Ossa, Ines Echeverría Bello, María Mercedes Vial, Teresa Wilms Montt, Mariana Cox Méndez eta Sofía Eastman.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Luisa Lynch (jarrita, ezkerrean), seme-alabekin: Wanda, Carlos, Carmen, Ximena eta Paz Morla Lynch, 1904an
-
Luisa Lynchen bustoa, Auguste Rodinek egina (1888).
-
Luisa Lynch, 1918an
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Luisa Lynch - Hispanopedia» es.hispanopedia.com (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cornejo, Manuel Alvarado. (2022-03-15). «¿Coleccionismo y feminismo? Luisa Lynch del Solar (1855-1937) y su rol como coleccionista de arte japonés en Chile a comienzos del siglo XX» Meridional. Revista Chilena de Estudios Latinoamericanos (18): 93–123. doi:. ISSN 0719-4862. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ Maire, Gonzalo. (2022). «De la musealidad al coleccionismo: el caso Luisa Lynch» Revista de Humanidades (46): 297–326. ISSN 0717-0491. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alvarado Cornejo, Manuel. (2019). Coleccionismo y feminismo de élite durante la belle époque chilena : aproximaciones a la figura de Luisa Lynch del Solar y a su labor como coleccionista de arte japonés. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ponencia: «La belleza de la naturaleza: una mirada a través de la lente» por Luisa Lynch – XXXI Congreso de AEFONA – AEFONA. 2023-11-12 (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maire, Gonzalo. (2022). «De la musealidad al coleccionismo: el caso Luisa Lynch» Revista de Humanidades (46): 297–326. (kontsulta data: 2025-01-15).