Luisa Orange-Nassaukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luisa Orange-Nassaukoa
PrinsesLouisevanOranje.jpg
Bizitza
Jaiotza Haga1770eko azaroaren  28a
Heriotza Amsterdam1819ko urriaren  15a (48 urte)
Hobiratze lekua Nieuwe Kerk Itzuli
Familia
Aita William V
Ama Wilhelmina of Prussia, Princess of Orange
Ezkontidea(k) Karl Georg August, Hereditary Prince of Brunswick-Wolfenbüttel Itzuli
Anai-arrebak
Leinua House of Orange-Nassau Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria, marrazkilaria eta pastellista Itzuli
Lantokia(k) Haga

Luisa Orange-Nassaukoa (Haga, 1770eko azaroaren 28 - Amsterdam, 1819ko urriaren 15) Gilen V.a Orange-Nassaukoa eta Gilemina Prusiakoaren alaba zen.

1790ko urriaren 14an Karlos Gilen Fernando Brunswick-Wolfenbüttelekoarekin ezkondu zen. Karlos Gilen Fernando itsua zen eta jaiotzeko desgaitasun mentala zuen. Ez zuten seme-alabarik eduki eta 1806ko irailaren 20an Karlos hil zen. Konderria bere anaiaren esku geratu zen, eta Luisak euren beharra zuen ekonomikoki mantentzeko.

Bere familiak Herbehereak utzi behar izan zituen eta Ingalaterran errefuxiatu. Bere aita hil zenean ama Gilermina Brunswickera joan zen ere. Urte berean Frantziak dukerria inbaditu zuen, eta biak elkarrekin joan ziren Suitzara, diru gutxirekin. 1807an Prusiara iristea lortu zuten, bere amaren familiarekin kontaktatuz. Laster bere senarraren familia ere kontaktatu zuen Ingalaterran. 1814an Herbeheretara bizitzera joan ziren, negua Hagan emanez eta udak Haarlemen.