Edukira joan

Lukas Agirreren hilketa

Lukas Agirreren hilketa
Irudi
Mapa
Motaerailketa
Data2022ko abenduaren 25a
KokalekuDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°58′51″W / 43.32217°N 1.98083°W / 43.32217; -1.98083
Pertsona hilak1
Atxilotu kopurua
3

Lukas Agirre Izkoren hilketa 2022ko abenduaren 25ean gertatu zen Donostian, 6.20ak aldera, Okendo plazan, Victoria Eugenia Antzokiaren eta Maria Cristina hotelaren artean. 24 urteko biktimak hainbat labankada jaso zituen eta bertan hil zen.[1]

Hiru pertsona atxilotu zituzten hilketarekin lotuta. Agirre hil eta ordu bete geroago, gertakariaren inguruan atxilotu zituzten gizon bat, 26 urtekoa, eta emakume bat, 28 urtekoa. Epailak behin-behineko askatasunean utzi zituzten kautelazko neurriekin; hirugarrena, 24 urteko gizona, bere burua entregatu zuen goizean, eta epailearen aginduz behin-behineko espetxealdian sartu zuten Martuteneko espetxean.[1]

Gipuzkoako gizartea hunkitu zuen erasoaren biktima Lukas Agirre 24 urteko hernaniarra zen. Hasieran, eztabaida bat izan zen biktimaren eta haren lagunen eta erasotzaileen artean, Donostiako Okendo plazako diskoteka baten barruan. Bi koadrilak lokaletik atera ziren eta Okendo plazan berriro aurrez-aurre ziren. Liskarrean, Lukas Agirrek, Fiskaltzaren arabera, "ustekabean eta bat-batean", "defentsarako" aukerarik gabe, bi labankada jaso zituen,[2] eta heriotza eragin zioten. Lehenengoak ezkerreko saihetsean zauritu zuen, eta bigarrenak lepoa mozten zion. Erasotzaileek ihesi egin zuten.

Ustezko hiltzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustezko egilea, gizonezkoa, korrika atera zen Okendo kaletik eta krimenaren arma Idiakez kaleko edukiontzi batera bota zuen. Ertzaintzak erasoaren abisua jaso zuen eta gertakarien lekura joan zen. Handik bost minutura, biktima hil egin zen, goizeko seiak eta hogeian. Goizeko hamarretan erasoaren ustezko egilea, 24 urtekoa, amarekin batera entregatu zen Ondarretako ertzain-etxean. Aurrekariak ditu genero-indarkeriagatik, eta eskumuturreko telematikoa zeraman.[3]

Hiru pertsona atxilotu zituzten hilketarekin lotuta. Gertakariaren inguruan atxilotu zituzten gizona, 24 urtekoa, eta emakume bat, 28 urtekoa, behin-behineko askatasunean utzi zituztenak kautelazko neurriekin; hirugarrena, 26 urteko gizona, bere burua entregatu zuena, behin-behineko espetxealdian sartu zuten Martuteneko espetxean, epailearen aginduz.[1]

Elkarretaratzea antolatu zuten Donostiako Udalak eta Hernaniko Udalak abenduaren 27an, eguerdian, Alderdi Ederren, eta deialdiari erantzunez, ehunka lagun elkartu ziren, Lukas Agirre gazte hernaniarraren hilketa gaitzesteko. Elkarretaratzea isila izan zen, eta bi bider apurtu zen soilik isiltasuna, txalo zaparrada artean.[4] Hernanin ere jendetza bildu zen gazteari azken agurra emateko eta hilketa gaitzezteko.[5]

Hilketaren ondorioz, hiru lagun atxilotu zituzten, bi aske utzirik. 2023ko maiatzaren 22an, bigarren atxilotua espetxeratzeko agindu zen, giza hilketaren delituaren beharrezko laguntzaile gisa. Arma hiltzailearen jabetzat jotzen da. 2026ko maiatzaren 8an, Gipuzkoako Auzitegian zinpeko epaimahaiarekin hasi zen epaiketa.[3]

Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu zuen bi akusatu nagusientzat. Bat delitugile gisa epaitu zuten, eta bestea, ezinbesteko laguntzaile gisa. Espetxe zigorrarekin batera, bien artean 280.000 euroko indemnizazioa ere ordaindu behar izatea eskatu zuen Fiskaltzak. Hirugarren inputatua, emakumea, berriz, estaltzaile gisa epaitua izan zen; harentzako hiru urteko kartzela zigorra eskatu zen.[2]

Hildakoaren familiak osatzen zuen akusazio partikularrak, berriz, 25 urteko kartzela zigorra eskatu zuen bi akusatuentzat, eta bi urtekoa estaltzailearentzat.[2]

Epailaren erabakia uztailaren 1an ezagutu zen. Hernaniarrak jasotako bi labankaden egileari 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten azpikeriaz egindako hilketa delitu batengatik. Bestalde, krimena egiteko erabili zen labanaren jabeak 9 urte eta erdiko zigorra jaso zuen, beharrezko laguntzaile gisa; izan ere, droga-mendekotasunetik eta asaldura psikikotik salbuesle bikoitza aplikatu zaio, eta horrek zigorra gradu bat murriztea ahalbidetzen du. Zigorrak bete ondoren, zaintzapeko askatasunean egongo dira beste hamar urtez, eta ezingo dira komunikatu biktimaren zuzeneko familiatik 500 metro baino gutxiagora: gurasoak eta bi anai-arreba. Hirugarren auzipetuak 14 hilabeteko zigorra jaso zuen toxikomaniaren aringarriarekin estaltzea egotzita; ez zen kartzelan sartu.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-05-22). «Lukas Agirreren heriotzagatik atxilotu zuten bigarren gizonezkoa espetxeratzeko agindu dute» naiz: (kontsulta data: 2026-05-08).
  2. 1 2 3 Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2026-05-06). «Ostiralean hasiko dute Lukas Agirreren hilketaren epaiketa» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2026-05-08).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Ollo, Izania. (2026-05-03). «La reconstrucción del crimen de Lukas Agirre» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-05-08).
  4. ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-12-27). «Jendetza, Lukas Agirre gaztearen hilketa gaitzesteko» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2026-05-08).
  5. ↑ «Lukas Agirre agurtu eta hilketa gaitzetsi dute Hernanin» Argia (kontsulta data: 2026-05-08).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2026-07-01). «Condenado a 20 años de prisión el autor material de la muerte de Lukas Agirre» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]