Lukas Foss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lukas Foss
Lukas Foss - Southern Campus 1960.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1922ko abuztuaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Manhattan2009ko otsailaren 1a (86 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa University at Buffalo, The State University of New York
Curtis Institute of Music
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Noël Gallon
Lazare Lévy
Felix Wolfes
Serge Koussevitzky
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea, piano-jotzailea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa contemporary classical musica

Lukas Foss, jaiotza-izenaz Lukas Fuchs (Berlin, Alemania, 1922ko abuztuaren 15a - New York, AEB, 2009ko otsailaren 1a), Estatu Batuetako orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea izan zen, jatorriz alemana.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinen hasi zen musika-ikasketak egiten. Hamabost urte zituela, Estatu Batuetara joan zen, eta han Randall Thompson eta Paul Hindemith izan zituen musika-irakasle. 1950ean, Rome saria irabazi zuen. 1957an, ganberarako inprobisazio-talde bat sortu zuen. Haren lehenbiziko lanak estilo neoklasikokoak dira, Song of Songs (1946), esaterako, soprano eta orkestrarako idatzia.

1950eko hamarraldiaren bukaeran, serialismora (sistema dodekafonikoa), musika aleatoriora eta inprobisaziora jo zuen, eta matematikako probabilitateen teoria erabiltzen hasi zen, musikara egokitua (musika estokastikoa). Horren adibide dira, esate baterako: Time Cycle (1954-1960), soprano eta orkestrarako, eta Barroque Variations (1967), orkestrarako. 1963 eta 1970 bitartean, Buffalo Philharmonic Orchestrako zuzendari izan zen, Kaliforniako Unibertsitateko irakasletza utzi ondoren. Halaber, 1981etik aurrera, Milwaukee Symphony Orchestrako zuzendaria izan da. 1983an, American Academy and Institute of Arts and Letters erakundeko kide izendatu zuten.

1991n, Bostongo Unibertsitateko Arte Eskolako musika-irakasle hasi zen, eta, orduz geroztik, Amerikako eta Europako zenbait orkestratako zuzendari-lanetan ere aritu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]