Lukas Longa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lukas Longa
Bizitza
Jaiotza Mendaro, XVII. mendea
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1703 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Mugimendua Arkitektura barrokoa

Lukas Longa (edo Lucas de Longa), XVII. mendean MendarokoBioate” baserrian jaio eta 1703 urtean hil zen Barrokoko arkitektoa eta eskultorea izan zen.

Izen bereko bi arkitekto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Klara eliza eta komentua
Santa Klara eliza eta komentua

Izen bereko hargin maisu eta eraikitzailearen semea[oh 1], bere garaiko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Aita eta semearen lanak bere garaiko garrantzitsuenen artean daude, mendebaldeko hiru euskal probintzietan lan egin zuten eta eragin nabarmena izan zuten. Korronte soil eta purista baten barnean egon ziren, baina inguruko inspirazio Italia zale nabarmenenetako batekin. Aita, Yrizarren arabera, El Escorialeko lanetan trebatu zen, nahiz eta semeak egin zuen lan ezagun zabalena eta garrantzitsuena, eta jakina da 1684an zortea zuela.[1]

Bere artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugariak dira bere lanak erlijio arkitekturan, parte hartu zuelarik haietan. Hauen artean, Mendaron bertan, 1.647. urtean Trinidade elizako zabalkuntza eta berriztapena zuzendu zituen.

1.684an. Azkoitian klaratarren komentua diseinatu zuen.[2] 3 urte beranduago Segurako elizan lan egin zuen, eraikitako eraikinean arkuaren portada berri bat ezarriz. Bere diseinupean Aguraingo San Pedroko klaratarren komentua, Markina Etxeberriko San Andres eliza, Portugaleteko eliza, Azpeitiko parrokiako erreforma San Ignazioren bataiarriaren kokapena hobetzekoa “zeinetan ez dago begirunerik, bere gainean korura igotzeko utzitako eskailera bait dago”.

Euskal Herrian egin zuen lanik garrantzitsuenetakoa Elgoibarko San Bartolome parrokian da, bertan aurreko proiektu baten kostua gutxitzen zuelarik. Barroko itxurakoa da eta plazara zuzendutako dorre bat diseinatu zuen bertan arkupea dagoelarik. 1703. urtean proiektua bukatu gabe hil zenez bere emaztea zenak jarraitu zuen, Maria Antonia Eguiazabal eta Ignacio de Ibero arkitekto famatuak bukatu zuen.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espainiako Real Academia De la Historiako pertsonai historikoen datu basean esaten du aita eta semea, biak, arkitektoak zirela eta, batzuetan zaila dela zehaztea lan bat batarena edo bestearena den. Dena den, semean egin zituen lan gehien. Ikusi: <http://dbe.rah.es/biografias/55293/lucas-de-longa> Noiz kontsultatua: 2020-07-12

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jaione, Velilla Iriondo. «Lucas de Longa | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Real Academia de la Historia) . Noiz kontsultatua: 2020-07-12.
  2. (Gaztelaniaz) «El convento de Santa Clara de Azcoitia, una obra del arquitecto Lucas de Longa» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-12.
  3. Lucas de Longa. . Noiz kontsultatua: 2020-07-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]