Luke Skywalker
Luke Skywalker | |
---|---|
Star Wars | |
![]() Mark Hamill aktoreak Luke Skywalkerren papera interpretatu zuen jatorrizko trilogian | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria |
Sortzailea | George Lucas |
Agertzen da |
ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Polis Massa, Tatooine, |
Sexua edo generoa | Gizonezkoa |
Espeziea | Gizakia |
Garaiera | 1,75 m |
Ilearen kolorea | ilehori |
Luke Skywalker Star Wars filmetako protagonista da. Mark Hamill antzezleak jokatu du haren rola. Luke Skywalker Geroge Lucasek sortutako Star Wars fikziozko munduko pertsonaia da, eta Star Warsko jatorrizko trilogiaren protagonista. Padmé Amidala eta Anakin Skywalkerren semea zen. Tatooine planetan hazi zen bere aita Barne Indarraren Alde Ilunean jausi zenean; ama hil ondoren, horra bidali zuten bere osaba Owen eta izeba Berurekin, inperioak aurkitu ez zezan. Leia Organa printzesaren neba bikia da.
Filmetan bere helburua jedi zaldun bihurtzea da, Yoda eta Obi-Wan Kenobi maisuei jarraituz, baina bere aita Darth Vader Barne Indarraren Alde Argira itzultzea da bere ekintza garrantzitsuena.