Lumangwe ur-jauziak
| Lumangwe ur-jauziak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 1.146 m |
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 9°32′S 29°23′E / 9.53°S 29.38°E |
| Honen parte da | Kalungwishi River (en) |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Congo Basin |
Lumangwe ur-jauziak (ingelesez: Lumangwe Falls) Zambia iparraldean dagoen ur-jauzi multzo bat da.[1] Mporokoso hiritik 80 kilometrotara daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victoria ur-jauzien antzekoak izan arren han bizi diren leinuetako agintariek sakratutzat zeuzkaten eta turistak sartzea debekatu zuten. 1975ean saiakerak egin zren turismorako irekitzeko baina 1996 arte ez zen arrakastarik izan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalungwishi ibaiak 160 metroko zabalera duenean 30-40 metrotako jauzia egiten du.[1] Urtaro euritsuan urjauziak eragiten duen aparra 100 metrotan zehar garraiatzen du aireak eta urak hondoa jotzen duenean ikaragarrizko zarata sortzen du.
Ibaian behera 5 kilometro eginez Kabwelume ur-jauziak aurkitzen dira.[1]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lumangwe ur-jauzien inguruan Zygotritonia atropurpurea lorea hazten da, bertako endemismoa da. Peter Goldblatt botanikari hegoafrikarrak identifikatu zuen 2019an.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Lumangwe Falls - The Largest Waterfall Entirely in Zambia» World of Waterfalls (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ www.semanticscholar.org (kontsulta data: 2026-06-16).
