Edukira joan

Luna (jainkosa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luna (jainkosa)
Antzinako Erromako erlijioa eta Antzinako Erromako kultu inperiotarra
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiacrescent moon (en) Itzuli, gerra zalgurdia eta Biga
BaliokideakSelene, Diana, Junon eta Moon (en) Itzuli
DomeinuaIlargia
Familia
Anai-arrebakAurora eta Sol (en) Itzuli

Sabinar eta erromatarren antzinako mitoetan eta erlijioan, Luna (latinez: Luna) ilargiaren jainkozko haragitzea zen. Sarritan eguzkiaren osagarri femenino gisa aurkezten da, Sol izenarekin jainkotu zutena. Luna, batzuetan, erromatar jainkosa hirukoitzaren (diva triformis) itxuraz irudikatu zen, Diana eta Proserpina edo Hekaterekin egin bezala. Luna ez da beti beste jainkosa bat, eta batzuetan epiteto bat izan daiteke, jainkosa baten espezializazioa, Diana eta Juno ere ilargiaren jainkosa gisa identifikatzen baitziren.[1]

Arte erromatarrean, Lunaren atributuak ilgora gehi bi uztarridun gurdia (biga) dira. Horaziok K.a. 17. urtean idatzitako Carmen Saeculare, erlijiozko ereserkian, "izarren bi adarretako erregina" (siderum regina bicornis) bezala deskribatzen du eta "Apolok mutilak entzuten dituen bezala" neskei abesten entzutea eskatzen dio.[2]

Varronek Luna eta Sol ikus daitezkeen jainkoen artean sailkatu zituen, Neptuno eta beste jainko batzuek, ordea, ikusezinak ziren, eta Herkules bezalakoak hilkor jainkotuak.[3] Makrobiok Erromako jainko jagole sekretuetako bat zela esan zuen.[4]

Kultu inperialean, Solek eta Lunak erromatarren nagusitasuna munduaren gainean zenbaterainokoa den irudika dezaketela uste da eta bakea bermatzeko helburua dutela.[5]

Lunaren greziar baliokidea Selene zen. Arte eta literatura erromatarrean, Seleneren mitoak Luna izenarekin moldatu zituzten. Endimionen mitoa, esate baterako gai ezaguna zen erromatar freskoetan.[6]

Selene bezala, Sol jainkoaren (eguzkiaren jainkoa) emaztea edo arreba egin zuten, grazien Heliosekin bezala.[7]

Eragin politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berebiziko garrantzia du erromatar egutegiaren eraketan eta, beraz, nekazaritzan, Varrok esan bezala. Eguzkiarekin (Sol jainkoa) batera, argi eta garbi dago zein diren zeruko bi astrorik distiratsuenak. Jainko biek, zeruetan argi eta garbi ikus daitezkeenak, gainera, Erromak lurralde guztien gainean duen boterea sinbolizatzen dute propaganda inperialerako erabili zuten eta Severotar dinastiako )II. mende amaiera - II. mende hasiera) enperadoreak, adibidez, batzuetan Sol bezala irudikatu ziren, eta enperatrizak Luna bezala.

Gurtza eta tenpluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luna Mitrari eskainitako aldare baten alde batean (II/III. mendea)

Varronek berak kontatzen du De Lingua Latinaren V. liburuan, Luna erromatarrek bere egin zuten sabinarren jainkosa zela. Erromatarrek Luna jainkosa gisa gurtzaren hasiera erregeen garai erdi legendarioetan datatu zuen, eta esaten du Tito Taziok Lunaren gurtza Erromara inportatu zuena izan zela. Gainera, nekazaritzarako ezinbestekoak diren hamabi jainkoren artean zerrendatzen du.[8]

Virgiliok Luna eta Sol munduko argi-iturri argienak diren clarissima mundi lumina bezala aipatu zituen egin zuen hamabi jainkoen zerrendan.[9][10] Varronek, gainera, Luna Erromako hogei jainko nagusiren (di selecti) artean zerrendatzen du .[11] Zerrenda horretan, Luna Diana zein Junorengandik bereizten da, horiek ere bertan agertzen baitira.

Servio Tulio izan omen zen, Lunaren tenplua eraiki zuena Aventino muinoan, Dianaren tenplu baten azpian.[12] Tenpluaren sorreraren urteurrena (dies natalis) urtero martxoaren 31n ospatzen zen.[13] Erromatar literaturan agertzen da lehen aldiz K.a. 182. urtean, aparteko indarra zuen haize batek ateak nola ireki zituen kontatzen duen kontakizunean. Ate horiek Zeresen tenpluaren kontra jo zuten, maldan beherago zegoena.[14] K.a. 84an, tximista batek jo zuen, Luzio Kornelio Zina buruzagi popularra bere tropek hil zuten egun berean.[15] Baliteke Neronen erregealdian Erromako Su Handiak suntsitu izana.[16]

Noctiluna bezala ("Gaueko distira") Lunak tenplu bat zuen Palatino muinoan, Varronek gauean distira egiten zuela deskribatu zuena. Ez da beste ezer ezagutzen tenpluari buruz, eta ez dago argi zer esan nahi zuen Varronek.[17]

Ilargiaren jainkosa edo jainkosak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete bakoitzeko kalendetan, ilargiaren egutegiaren arabera ilargi berria ateratzen zenean, egun sakratuak ziren Junorentzat, Idus guztiak Jupiterrentzat ziren bezala.[1] Nonetan, Juno Covella bezala ohoratua izan zen, ilgoraren Juno, alegia.[18] Bai Juno eta bai Diana, Lucina epitetoarekin batera, erditzeko jainkosa gisa aipatu zituzten.[1]

Varronek esaten du ere, askok esaten dutela Dina Luna dela.[19]

Ilargiaren irudiak Antzinate klasikoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunaren gurdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luna, askotan, biga izeneko bi uztarridun gurdi bat gidatzen irudikatzen da, zaldiek edo idiek tiratua. Erromatarren artean, Luna gidaria Eguzkiarekin alderatu ohi da, azken horrek lau zaldiko gurdi bat gidatzen baitu (koadriga).

Isidoro Sibiliakoak azaldu duenez, kuadrigak eguzkiaren ibilbidea irudikatzen du lau urtaroetan zehar, eta bigak, berriz, Ilargia, "eguzkiarekin batera ibilbide bikian bidaiatzen duelako, edo egunez zein gauez ikus daitekeelako –elkarrekin zaldi beltz bat eta zuri bat uztartzen baitituzte–".[20]

Luna bere bigan Mitraren gurtzako ikonografian ohiko osagaia izaten zen, normalean zezenaren hilketan testuinguruan. Santa Maria Capua Vetere herrian aurkitu zen Mitraren tenpluan (mithraeumean), Luna pertsonaian zentratutako fresko bat dago ekialdeko horman, eta bertan, jainkosa biga batean tirako agertzen da: zaldi bat iluna da et bestea kolore argikoa. [21][22]

Hekate jainkosa ere idi-biga bat gidatzen ager zitekeen.[23] K.o. IV. mendeko Servio gramatikoak hiru formako (trimorfos) Hekate, Luna, Diana eta Proserpinarekin identifikatu zuen.[24] Hesiodo greziar poeta arkaikoaren arabera, Hekatek, jatorrian, zeru, lur eta itsasoaren gaineko boterea zuen, ez geroagoko tradizioan bezala zerua, lurra eta azpimundua.[25]

Antzinate ondorengo irudiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Green, C.M.C. (2007) Roman Religion and the Cult of Diana at Aricia, Cambridge University Press. 73. or.
  2. Horazio, Carmen Saeculare, 33–36 lerroak
  3. Varron, frg. 23 (Cardauns, Burkhart) = Tertuliano, Ad nationes 2.2.14–2-; Mastrocinque, Attilio (2011) «Creating One's Own Religion: Intellectual Choices», in Rüpke Jörg (ed) A Companion to Roman Religion, Oxford : Blackwell. 383. or.
  4. Rüpke, Jörg (2007) Religion of the Romans, Polity. ISBN: 978-0745630151. 133. or.
  5. Van Andringa, William (2007) "Religion and the Integration of Cities in the Empire in the Second Century AD: The Creation of a Common Religious Language," in J. Rüpke (ed.) A Companion to Roman Religion. Oxford : Blackwell. 94. or.
  6. Kaufmann-Heinimann, Annemarie (2011) "Religion in the House", in in J. Rüpke (arg.) A Companion to Roman Religion. Oxford : Blackwell. ISBN:9781405129435. 188. or.
  7. (Gaztelaniaz) «Calendario religioso romano: dies natalis del templo a la Luna -31 de marzo-» arcana-mundi.blogspot.com (kontsulta data: 2025-06-08).
  8. Varron, De lingua latina 5.74; Dioniso Halikarnasokoa 2.50.3.
  9. Varron, De re rustica 1.1.4–6.
  10. Virgilio, Georgikak 1.5–25.
  11. Varron, hemen deskribatzen den moduan: Augustin Hiponakoa, Jiankoaren hiria, 7.2.
  12. Orosius 5.12.3–10; De Vir.
  13. Ovidio, Fasti 3.883–84; Richardson, A New Topographical Dictionary, 238. or.
  14. Livio 40.2.2; Richardson, A New Topographical Dictionary, 238. or.
  15. Apiano, Bellum Civile 1.78.
  16. Tazito, Annales 15.41; Richardson ((1992) ) A New Topographical Dictionary, 238. or.
  17. Varron, De lingua latina 5.68; Richardson (1992) A New Topographical Dictionary, JHU Press. 38. or.
  18. Varron, De lingua latina 6.27.
  19. «Varro: Lingua Latina V» www.thelatinlibrary.com (kontsulta data: 2025-06-08).
  20. Isidoro, Etymologies 18.26, as translated by Stephen A. Barney et al., The Etymologies of Isidore of Seville (Cambridge University Press, 2006), 368. or. online.
  21. Vermaseren, M.J. (1971), Mithraica I: The Mithraeum at S. Maria Capua Vetere. Brill 14–15 or.; Platon, Phaedrus 246.
  22. pompeiiinpictures.com (kontsulta data: 2025-06-06).
  23. Prudentzio, Contra Symmachum 733 (Migne); Friedrich Solmsen, "The Powers of Darkness in Prudentius' Contra Symmachum: A Study of His Poetic Imagination," Vigiliae Christianae 19.4 (1965), 48. or.
  24. Servio, Eneidari buruzko oharra, 6.118.
  25. Hesiodo, Teogonia 413 eta hur.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]