Lunch atop a Skyscraper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lunch atop a Skyscraper (euskaraz Hamaiketakoa Etxeorratz gainean) 1932an AEBtako New York hiriko Manhattango RCA eraikinaren (gaur egun GE eraikina) eraikuntza lanen azken hilabeteetan zehar ateratako zuri-beltzeko argazki ospetsu bat da.

Argazkiak 256 metroko (846 oin) garaieran laneko etenaldi edo atsedenaldi batean zehar patxada ederrean hamaiketakoa jaten, erretzen, kafea edaten eta egunkaria irakurtzen ari diren hamaika langile irudikatzen ditu. Argazkia bapatekoa dela dirudien arren, aurrez ongi prestatutako eszenografia batez osatua dago. 1932ko urriaren 2an New York Herald Tribune egunkariaren igandeko gehigarrian argitaratu zen. Gaur egun argazkiaren negatiboen jabea Corbis agentzia da.

arai hartan agentzia batek argazkilari bat argazkia ateratzera bidaltzen zuenean bere izenik ez ipintzeko ohitura zegoenez, argazki honen egilea ezezaguna izan zen.

Jende askok maiz eta modu okerrean argazkiko eraikina Empire State eraikina dela uste du, baina ez da hala. 2003an egiletzat Charles C. Ebbets argazkilaria jo zen, haren familiak aurkeztutako frogek arabera bera ustezko egilea zela adierazten baizuten. Modu okerrean Lewis Hine argazkilaria ere egiletzat jo izan duenik ere bada.