Lundeko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lunds universitet
Lundeko unibertsitatea
Lunds universitets huvudbyggnad (juli 2008).jpg
Lundeko unibertsitateko eraikin nagusia
Goiburua Universitas Lundensis or Universitas Gothorum Carolina. Also the older Regia Academia Carolina lundensis, or Academia Carolina conciliatrix.
Ezarpena c. 1666
Mota
Irakasleak 4.200
Ikasleak 41.000
Kolore akademikoak          
Kokapena Lund, Suedia
Webgunea http://www.lunduniversity.lu.se/

Lundeko unibertsitatea (suedieraz: Lunds universitet) Suediako eta Europa iparraldeko unibertsitate handiena, zaharrena eta garrantzitsuena da, 1666 urtean sortutakoa baina jatorria 1425eko eskola frantziskotar batean duena. Lund hirian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lundeko katedralaren ondoan frantziskotarrek eskola bat sortu zuten 1425ean eta hor du jatorria Lundeko Unibertsitateak. 1658an Roskildeko Itunak Eskania guztia Suediaren esku utzi zuen eta hauek Lundeko Unibertsitatea sortu zuten 1666an, aurretik eskola zegoen eraikinean. Academia Carolina izena izan zuen XIX menderarte Karlos X.a Gustavo Suediakoa izan baitzen sortu zuena. 1716 eta 1718 artean erregea Lunden bizi izan zen gerrak kudeatzeko Stockholm baina toki estrategikoagoa baitzen, eta urte horietan Lund Suediako hiriburu bihurtu zenez unibertsitateak ere bultzada handia izan zuen.

Lunden ikasten egon zen lehen emakumea Hildegard Björck izan zen, 1880ko udaberrian. Aurrez Uppsalako Unibertsitatean aritu zen bera.

Gaur egun 42.000 ikasle ditu

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateak hainbat eraikin hartzen ditu Lunden:

  • Eraikin nagusia: 1882an eraiki zuen Oskar II.a Suediakoak.
  • Kungshuset: XVI mendeko eraikina, apezpikuaren egoitza bihurtu zena. Liburutegi zaharra da eta obserbatorioa ere badu.
  • Museo historikoa
  • Elkarte akademikoaren egoitza: 1830an sortu zuen Carl Adolph Agardh-ek.
  • Liburutegia: 1666an eraiki zen unibertsitatearekin batera. 1907an eraikin berri bat egin zuten, eraikin nagusi bihurtu dena.

Malmön eta Helsingborgen ere baditu kanpus sateliteak.

Fakultateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Teologia
  • Injeniaritza
  • Arte Ederrak eta Antzerkia
  • Legea
  • Medikuntza
  • Zientziak
  • Gizarte Zientziak
  • Ekonomia

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lundeko Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan