Luneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luneta (arkitektura)» orritik birbideratua)
Bernardino Poccettiren freskoa luneta batean (Florentzia).

Luneta (batzuetan luneto) arkitektura elementu bat da, ohikoa gangen bidez estalitako eraikinetan. Zehazki, arku edo ganga bat hormaren kontra sortzen den eremua da. Arkudun gangetan lunetak gehienetan erdizirkularrak dira baina beste hainbat forma izan ditzakete: arku beheratua, eliptikoa, etab.

Lunetak interesgarriak dira artearen historian bereziki; izan ere, sarritan freskoekin, pinturekin edo eskulturekin apainduta egoten direlako.

Lunetetan eskulturen bidezko dekorazioa Erromaniko garaian hasi zen, Frantzian eta Espainian. Pixkanaka Italiako zenbait eskualdeetara zabaldu zen, esaterako, Veronara eta Pisara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]