Luperkalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conrad Dresslerrek (1856-1940) egindako Luperkaliaren partehartzaile baten eskultura.
Andrea Camasseiren margolana Luperkalia irudikatzen.

Luperkalia Antzinako Erroman (latinez: Lupercalia) otsailaren erdialdean, (ante diem XV Kalendas Martias), ospatzen ziren festen izena da. Festen eduki nagusia gizon gazteen iragate-ohikunea eta ugalkortasunaren ospakizuna ziren.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza, Luperkalia «lupus» hitzatik dator, «otsoa», eta «hircus», «akerra». otsoa Fauno jainkoaren sinboloa zen; hori dela eta jainko horri Luperko ere esaten zitzaion. Akerra, bestetik, lohia zen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 14an Luperkalian partehartzaileak gero Ruminal santutegiaren izena hartuko zuen leizean elkartzen ziren, Romulo eta Remoren omenez, Palatinoko muinoan, tradizioaren arabera, Erroma sortu zen erdiko muinoan. Tradizioaren arabera, leku horretan Fauno Luperkok, Luperka otsoaren forma hartuta, Romulo eta Remo bikiei bularra eman zien. Haren omenez festa ospatzen zen. Tradizioak dioenez, bazen pikondo bat ere (Ficus Ruminalis), haiek sustraiek Romulo eta Remo zeuden saskia gelditu zutena.[1]

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, apaizen kongregazio berezi bat, Luperko edo Luperci edo Sodales Luperci, hau da, "otsoaren lagunak", hiriko kide ospetsuenen artean aukeratzen zen. Nerabe izan behar zuten jatorriz, helduaroan hasi ziren garaian basoan ehizan eta aurkitzen zutena jaten bizirik atera behar zirenak. Garai hartan sakratua eta iragankorra zen; bitarte horretan gizakiek otsoak bezala jokatzen zuten. Otsailaren 14an elkartu ziren aurkitu berri zuten grotan, gero Ruminal izena hartuko zuena.

Ruminalis izeneko pikondo agurgarri honen itzalpean, jaia apaiz batek burututako zeremoniarekin hasten zen; bertan ahuntz bat sakrifikatzen zuen. Ondoren, apaiz berak, sakrifizioaren odolarekin tindatutako labana batekin, gazteen kopeta ukitu zuen. Horrela egindako orbana ahuntz esnetan bustitako ahuntzaren xerlo batez garbitzen zuen. Une horretan parte hartzaileek karkara handi bat egin behar zuten. Hurrengo urratsa berriki hildako ahuntzaren larruazaleko zerrendak edo gerrikoak egiten zituzten, gazteek eramateko. Orduan, gazteak biluzik, prozesioa antolatzen zuten eta bidean aurkitzen zituzten emakukeak zerrendekin eskuetan eta bizkarretan jotzen zituzten. Hori ugalkortasunaren erritoa zen. Halaber, errito arazgarria zen.[2][3]

San Valentin eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile batzuek San Valentin egunaren oinarria festa hauetan bilatu nahi izan dute. Antza, festa paganoa kristautzeko asmoarekin sortuko zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]