Lupo II.a
Lupo II.a | |||
---|---|---|---|
769 - 778 ← Hunold II of Aquitaine (en) - Antso I.a Lope Gaskoiniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 718 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Gaskoinia, 778 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Hatton Akitaniakoa | ||
Ezkontidea(k) | Numabela Kantabriakoa (740 - | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Baskoniako Etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Lupo II.a (718 – Gaskoinia; 778), Lope II.a Gaskoiniakoa ere deitua, Baskoniako dukea izan zen 768-778 urteen bitartean.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlomagnoren erregealdian bizitzea suertatu zitzaion. Izan ere, Pepin Laburrak Frankoen Erresuma semeen artean banatu zuen, eta Karlomagnori atlantiar kostaldeko erresuma eta dukerri guztiak eman zizkion, Baskoniako Dukerria barne[2]. 768an bitan banatu zen, Karlomagnoren aginduz, Akitaniako eta Baskoniako Dukerria, lurralde haietako benetako errege ez zen arren. Lupo II.a izan zen Baskoniako duke eta Hunaldo I.a Akitaniako duke. Hunaldo Karlomagnoren aurka matxinatu zen baina, huts egin ondoren, Baskonian babestu behar izan zuen[3].
Karlomagnok ez zuen onartu Hunaldo Baskonian babes zedin. Fronsac-eko gaztelua eraikiarazi eta, bere gudaroste boteretsuaren buru, Garona ibaia zeharkatu zuen. Ondoren, mandatariak bidali zizkion Lupo II.ari, iheslaria haren esku utz zezan eskatuz. Hori egin ezean, Baskonian bertaratuko zela mehatxu egin zion. Lupo II.ak, egoera galdutzat joz eta zuhurtziaz jokatuz, Hunaldo eta honen emaztea Karlomagnoren esku utzi zituen. Horrezaz gainera, frankoen menpeko jarri zituen, bai bere burua, bai bere herrialdea. Era horretan, Karlomagno Baskoniaren jabe bilakatu zen, bere jabegoak, Pirinioak barne, Ebro ibairaino hedatuz (...usque ad Hiberum amnen...)[2].
Dirudienez, Pirinioz hegoaldeko baskoiek ez zuten ontzat jo frankoen aitzinean amore eman izana. Karlomagno, berriz, deliberaturik zegoen erresumaren muga Ebroraino eramatera, eta bazter haietako buruzagi musulmanekin akordioak egin ere, egin zituen[2]. 778ko udaberrian, haren gudarostea, bi ostetan banatua, Pirinioen bi muturretatik barrena sartu zen Iberiar penintsulan. Bata, Septimaniatik barrena, Bartzelona, Lleida eta Huesca Karlomagnoren izenean beretu ondoren, Zaragozaraino iritsi zen. Bestea, Karlomagnoren gidaritzapean, Iruñetik iragan eta Zaragozaraino iritsi zen batere eragozpenik gabe. Itzuleran, Pirinioetako nonbaiteko mugan, in ipso Pirinei iugo (zein tokitan argi ez badago ere, jakitun gehienen eta elezaharraren arabera, Orreagan izan bide zen), baskoiek sekulako triskantza eragin zuten Karlomagnoren gudarostearen atzeko soldaduen artean[4]. Asko espekulatu da segada horren antolatzaileez, ahalmen militar handia izatea ezinbestekoa baitzen. Zenbait ikerlariren arabera, Lupo II.a tartean zegokeen, Alaonen gezurrezko gutunetan aipatzen den bezala. Arrazoiak soberan zituen, Baskoniaren men egitea gauzatu berria baitzen. Karlomagnok Lupo II.a atzeman eta modu lotsagarrian urkarazi zuela ere aipatu izan ohi da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estornés Lasa, B. Historia de Euskalerria. Epoca Vascona 476-824. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baskoniako dukeak | ||
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |