Lur Berri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Berri
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaElikagaien industria eta Q112165992 Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
Historia
Sorrera1971
webgune ofiziala

Lur Berri nekazaritzaren eremuko talde kooperatiboa da. Nafarroa Behereko iparraldean jaioa, egun esparru geografiko zabalago batean hedatuta dago.

Bere egoitza Aiziritzen dago[1] eta 2010ean 5.000 bat laborari biltzen ditu[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amikuzeko laborari talde batek sortu zuen 1936an; Jean Errekart politikari oragartarra izan zen bultzatzaile nagusia. Orduan arto eta gari-ekoizleak izan ziren bildutakoak. Hurrengo hamarkadetan landare-ekoizpenetan kontzentratu zituen bere jardunak.

1971n zereal munduko beste kooperatiba batekin, 1947an sortutako Nafarroa Beherekoarekin fusionatu zen eta orduan jaio zen Lur Berri Talde Kooperatiboa[3]; horrek Ipar Euskal Herrian bestelako eragin eta garrantzia ekarri zuen eta barnealdean nekazaritzaren alorrean enplegu-sortzaile eta bultzatzaile inportantea izan da.

1980ko hamarkadatik ordea hedapen prozesu handinahi bati ekin zion. Alde batetik abere eta mota askotako animalien ekoizpenen esparruan (behiak, ardiak, txerriak eta hegaztiak) eta bestetik Ipar Euskal Herritik kanpo ere zerealak biltzeko gune askoren erosketa; lehen Bearno auzoan, geroago Gaskoiniako beste eskualde batzuetan: Landak, Pirinio Garaiak eta azken boladan Tarn eta Garona.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak hiru ataletan banatzen ditu bere ekimenak.

"Nekazaritza atala"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxe da taldearen bizkarrezurra. Beste bi atalak honen osagarriak dira. Nekazaritza zein animalien ekoizpenak sartzen dira bere baitan.

"Nekazaritza-janarien industria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedapen-prozesuan eta erronka ekonomiko eta teknologikoei aurre egitearren taldeak beste enpresa batzuekin elkarlanean hasi edo kide bihurtu ditu.

  • Arcadie Sud-ouest delakoaren %42 erosia du; enpresa hori haragiaren munduan aritzen da (abereak hil eta merkaturatzea).
  • Aurrekoaren osagarria den Spanghero enpresaren %95 du; Auden egoitza duen elkarte honek jaki elaboratuak eta Castèlnòu d'Arriko cassolet ospetsua ekoizten ditu.
  • Alfesca enpresa finlandiarrean %35 du. Horren bidez Lur Berri Labeyrie ahateki enpresaren hornitzaile bakarra bilakatu da
  • Arto hazien munduko liderra den Pioneer enpresarekin 1963tik ditu akordioak.
  • Barazki izoztuekin lan egiten duen Pinguin Belgique enpresarekin ere baditu akordioak.

"Banaketa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Taldearekin lotutako Eurocob sozietateak artoen hondarrekin[4] lan egiten du.
  • Coustenoble delakoak etxeko txori eta arrainentzako bazkaria ekoizten du.
  • Gamm vert (lorezaintza) eta Mr.Bricolage (bricolagea) elkarteekin batera hogei bat saltegi eratu ditu.

Egitura Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde osoaren egoitza nagusia Aiziritzen egoteaz gain, hauek dira Ipar Euskal Herrian dituen egiturak:

Gainera ahatekia eta izokin-ekoizpenetara dedikatutako Martiko enpresarekin duen akordioa dela eta Nafarroako Beran ere badu presentzia.

Eztabaidatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herriko biztanle askoren atxikimendua izan du Lur Berrik baina bere hedapen prozesua egin den moduagatik beste askoren kexuak eta desadostasunak ere erein ditu[6]. Mekanizazioaren bilakaerak eskualde batzuetako (Amikuze, Agaramont, Pettarra batez ere) egitura sozialean eragin dituen aldaketei kanpoko enpresetan dirutza handiak inbertitzeko dinamika gehitu zaio; batzuentzat hori guztia tokiko laborari txikien kalterako izan da; adibide gisa, ELBk hala eskatuta ere ez zuen ezer egin egoera larrian zeuden abeltzain batzuk laguntzeko[7].

Sauveur Baxo sindikalista kanporatu zuen[8]. Azken urteetan transgenikoak bultzatzea ere egotzi zaio[9]; hori dela eta ELB sindikatua eta GEOen kontrakoak aurrean izan dituzte behin baino gehiagotan[10].

Aurrekoarekin lotuta, kooperatibaren arduradunen artean Ipar Euskal Herriko eskuin frantseszalean kargu politikoak dituztenak egon dira eta daude: Jean-Jacques Lasserre bidaxundarra bere presidentea izan da 1987tik 2001 arte[11] eta 2010ean bere presidente-ordea Barthélémy Agerre da, Donapaleuko kantonamenduko kontseilari eta Lüküze-Altzümartako auzapeza. Egungo presidentea ere, Sauveur Urrutiager, Domintxaine-Berroetako auzapeza eta aurreko bien hurbilekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Salbaterrako bidea, 64.
  2. Datua taldearen webgunean.
  3. Ofizialki frantsesez: Groupe Coopératif Lur Berri.
  4. Eurocob.
  5. Taldearen webgunetik.
  6. Ikus Martine Sistiague, ELB Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna, Gatuzain, Baiona, 1999; 29.or.
  7. Eztabaida Paysbasqueinfo.comen.
  8. Berria interneten; Baxo Arberatze-Zilhekoako auzapeza ere bada.
  9. Bearnon oso hedatuta badaude ere, Ipar Euskal Herrian beren kontra dagoen presioagatik apenas dauden hektarea bakan batzuk, batez ere Bidaxuneko Kantonamenduan.
  10. Lur Berriren 2007ko okupazioa EHNEren Ardatza aldizkarian.
  11. Ikus Euskomedian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]