Edukira joan

Lur Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lur Santua[1] izenekoa Mediterraneo Itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean kokatzen den lurraldea da, Palestinako lurraldearekin eta tradizionalki Israelgo Lurralde biblikoarekin bat datorrena. Gaur egun, Israelgo eta Palestinako estatu modernoek osatzen dute. Lurralde hau santua da juduentzat, kristauentzat, musulmanentzat eta bahá'íentzat.

Jesus Nazaretekoa, aro berriko 1 eta 33 urteen artean, bizi izan zen lurraldeari dagokio. Bertan eliza asko aurki daitezke, Jesusen bizitzako zati bakoitzarentzat.

Lurralde honetan Betleem, Nazaret eta Jerusalem hiriak nabarmentzen dira, non Jesus jaio, bizi eta hil zen.

Lur hau sinbolo bat da kristautasunarentzat, gainera juduen Agindutako Lurraldea da eta Islamaren arabera, Harriaren Domoa eta Mahoma ametsetan zaldi baten gainean zerura igo zeneko lekua bertan daude. Arrazoi hauegatik gatazka erlijioso eta kulturalen iturri izan izan da betidanik.

Tiberiades aintzira edo Galileko itsasoaren ikuspegia
Tiberiades aintzira edo Galileko itsasoaren ikuspegia

X. mendean tribu turkiarrak islamera aldatu ziren eta Lur Santuaren konkistari ekin zioten bertako musulmanei kenduz eta kristau erromesaldiak moztuz.

Urbano II.a Aita Santua berria entzutean sumindu egin zen. Lur Santua VII. mendetik egon zen fedegabeen eskuetan, baina orain gainera kristauek ezin zuten bisitatu ere egin. Urbanok Guda Santuaren deialdia egin zuen eta Clermonteko Gurutzada antolatu zen. Bertan bildutako zaldunak Urbanoren hitzekin hunkitu ziren eta Deus Volt ("Jainkoak nahi du") oihukatu zuten. Hilabete gutxitara, behartsu eta nekazari jendetza beraien arma xumeekin Lur Santuaren konkistara abiatu ziren, baina Europatik irten baino lehenago sarraskitu zituzten bizantziarrek eta balkandarrek.

Gurutzada herrikoi hau hondamendi bat izan zen, baina geroago noble feudalek osatutako beste bat antolatu zen. Europa zeharkatu eta 1099an Lur Santua konkistatu zuten, Turkiaren hegoaldetik Sinairainoko hiriak konkistatuz, beste beste Jerusalem, Antiokia, Donibane Akrekoa, Askalon, Tiberiades, Edesa eta Tiro. Bederatzi gurutzada gehiago izan ziren, kristauentzat hainbeste arrakasta izan ez zutenak.

Gaur egun Lurralde Santuak gatazka iturri izaten jarraitzen du, 1948an Israelgo estatua sortu zenetik bertako biztanleria palestinarra azpiratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]