Lurdes Zubeldia
Itxura
Lurdes Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1923 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Hondarribia, 2017ko abenduaren 4a (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lurdes Zubeldia Garaño (Hondarribia, Gipuzkoa, 1923a - ibidem, 2017ko abenduaren 4a) gipuzkoar idazlea zen.
Hondarribiko Portu auzoan jaio eta hazi zen. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen guraso eta izebarekin batera eta Ziburun jarri ziren bizitzen. Gurasoak hil zitzaizkionean, Parisa lan egitera joan zen eta Hondarribira itzuli zenean, Jose Ignacio Lopezekin ezkondu zen.
Bere bizipen, olerki eta kantuak bildu zituen 2006an Hondarribiko Udalak argitaratu zion Nere Sukaldetxoan liburuan. 2016an Hondarribiko Urrezko Intsignia jaso zuen.[1]
2017ko abenduaren 4an hil zen 94 urte zituela.[2]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nere Sukaldetxoan (2006)
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondarribiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko abuztuaren 17an, Lurdes Zubeldia Garaño andreari Hiriaren Urrezko Intsignia ematea ebatzi zuen, Hondarribiko gizartea udal-ekintzatik, konpromiso sozialetik eta kultura-adierazpenetik hobetzen laguntzeagatik, ezinbesteko bizi-testigantzaren bidez.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hondarribiko Udala. (2016ko abuztuaren 21a). Zubeldiak eta Iridoyk jasoko dute urrezko intsignia. (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).
- ↑ «Lurdes Zubeldia hondarribiar euskaltzale eta idazlea zendu da» Noticias de Gipuzkoa 2017ko abenduaren 5a (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).
- ↑ «Insignia de Oro de la Ciudad» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).