Lurmuturreko probintzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lurmuturreko probintzia
1910 – 1994

Lurmuturreko probintzia bandera

Lurmuturreko probintzia armarria

Map of the provinces of South Africa 1976-1994 with the Cape highlighted.svg
Geografia
Hiriburua Lurmutur Hiria
Biztanleria 6.125.335 (1991)
Azalera 721.001 km²
Ekonomia
Dirua Hegoafrikar randa
Historia
Aurrekoa
Flag of the Cape Colony (1876–1910).svgLurmuturreko kolonia
Ondorengoak
Lurmutur EkialdeaFlag of South Africa.svg
Lurmutur IparraldeaFlag of South Africa.svg
Lurmutur MendebaldeaFlag of South Africa.svg

Lurmuturreko probintzia (Afrikaansez: Kaapprovinsie), baina baita ere Provinsie Kaap die Goeie Hoop, Die Kaap eta Kaapland, Hegoafrikar Batasuneko probintzia bat izan zen, eta ondoren Hegoafrikako Errepublikakoa. Lurmuturreko kolonia zaharraren barne zegoen, eta Lurmutur Hiria izan zen bere hiriburua. Apartheidaren garaia amaitu ondoren, Lurmuturreko probintzia Lurmutur Ekialdea, Lurmutur Iparraldea eta Lurmutur Mendebaldea probintzietan banatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikar Batasuna 1910ean eratu zenean, jatorrizko Lurmuturreko kolonia Lurmuturreko probintzia izenez berrizendatu zuten. 

Hegoafrikako lau probintzietako handiena izan zen, aurretik anexionatutako eskualdeak barne hartzen baitzituen, hala nola, Bechuanalandia Britainiarra (ez da nahastu behar Bechuanalandia Protektoratuarekin, orain Botswana dena), Griqualandia Ekialdea (Kokstad inguruan) eta Griqualandia Mendebaldea (Kimberley inguruan). Ondorioz, Hegoafrikako lurraldeetako bi herenak bildu zituen, eta Estatu Batuetako Texas estatuko tamaina antzekoa izan zuen.

Hegoafrikar Batasuneko eraketaren garaian, orain Hegoafrika deituriko lurralde osoak lau probintzia besterik ez zituen: Transvaal (Hegoafrikar Errepublika), Natal (Nataleko Errepublika), Orangeko Estatu Librea eta Lurmuturreko probintzia.