Lurralde Berriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurralde Berrien kokapena Hong Kongeko mapan.

Lurralde Berriak edo New Territories (txinera tradizionalez: 新界), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administrazio bereziko eskualdea osatzen duten guneetako bat da. Gainontzekoak Hong Kong uhartea eta Kowloon dira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde Berriak Hong Kong hiriaren iparralde osoa hartzen dute, Britainia Handiak jatorrian ezarritako koloniaren iparraldean. Britainia Handiak lurralde berriak 1897an jaso zituen hiria handitzeko Txinaren eskuetatik, bertan 100 urtez bakarrik egoteko baldintzarekin.

Iparraldean Guangdong probintziako Shenzhen eta Dongguan hiriekin egiten du muga.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria osatzen duten hiru guneetatik jendetsuena da, bertan 3.573.635 biztanle bizi dira. Gunerik handiena da ere 953,48 koadroko azalerarekin, eta dentsitaterik txikiena duena 3.748 biztanle kilometro koadroko.

Lurralde Berrietan azken bi hamarkadetako auzo berri gehienak eraiki dira, hirian etxebizitza dorre berriak eraikitzeko tokia geratzen den toki banaketakoa delako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.