Lurraren erreforma
Lurraren erreforma lurraren jabetza eskuz aldatzea helburu duen politika multzoa da, sarritan ondasunak, irabaziak edo gaitasun produktiboa gizartean zehar sakabanatzeko helburuarekin.[1] Eztabaida bat dago ea lur erreformak gatazkak murrizteko baliabide eraginkorra den edo ez.[2]

Zergatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru arrazoi nagusi daude lurraren erreformaren atzean: lehena politikoa, bigarrena soziala, eta hirugarrena ekonomikoa.[3] Lehenari dagokionez, uste da indar politikoa kontrolatzen dutenen arteko nahien balantza dela lur erreformaren erabakigarri nagusia eta gobernu askok erabiltzen dutela boterea mantentzeko baliabide bezala. Bigarrenari dagokionez, justizia soziala edota berdintasuna bultzatzea da helburua eta horiekin arduratuta dauden taldeek arrazionalizazio hori erabiltzen dute lur erreforma bultzatzeko. Azkenik, argudio ekonomikoa zera da: lurraren erreformak lur hori hoberen erabil dezaketen horiei banatzeko erabili daiteke, eta horrek eraginkortasuna areagotu dezake.[3]
Arrazoi politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren banaketa finkoa bezala ulertzen den heinean lurraren birbanatzeak gatazkak ekar baditzake ere,[3] lurraren banaketa bidegabeko bat hautemateak are borroka gehiago ekar dezake eta horren birbanaketak gatazka sozialak eta presio iraultzaileak lausotu ditzake.[2] Literaturan, lurraren birbanaketaren ondorioei dagokienez, bi pentsamendu daude. Hasteko, uste da politika horrek nekazarien itxaropenak areagotu ditzakeela eta baita hauen antolatzeko ahalmena ere. Horrenbestez, beren bizi baldintzak hobe ditzakete. Baina, bestetik, estatuak erreforma gogorragoak aurrera emateko ezgaitasunaren seinale izan daiteke lur banaketa kaxkar bat gertatzen denean, eta konpentsazio mekanismoak ezarri ohi dira lurjabeen irabaziak babesteko.[2] Dena den, elite lurjabeek hobeto antolatzeko gai izaten direnez gero, sarritan nekazarien ahaleginak zapuztu eta lurraren erreforma blokeatzeko gai dira. Horietan, usteldutako lurraren erreformak altxatzeak eta gerra zibila izan ditzake ondorio gisa.[3]

Arrazoi soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren erreformak edonolako birbanaketa bati erreferentzia egiten badio ere, tradizionalki banaketa berdintasunezkoago bat bultzatzeko aitzakiarekin egiten da. Egia ere bada lurraren erabilera hobe bat ekartzekotan, langabezia murrizten duela birbanaketak, baita aukera ekonomikoak gehienentzat zabaldu ere. Horrez gain, uste da nekazariari lantzen duen lurraren fruituetatik zati handiagoa lortzeak horren herrialdeko politika eta ekonomiako parte hartze handiagoa izateko aukera ekartzen diola.[3]
Arrazoi ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garatze-bideko herrialdeetan lur ustiaketa eta produktibitate baxua horren jabetzarekin lotu omen da; baldin eta jabeak konpetizioa zein bestelako presioak sentitzeko gai ez bada, ekonomiak esaten digu lurra ez dela nahikoa aprobetxatuko. Hau da, lurra lantzearen onurak gehiago sentitzen direnen eskuetan jartzean, lurraren etekinak areagotuko direla.
Hala ere, errealitatean lurraren birbanaketa hutsak ez du zertan nekazarien eta lurraren eraginkortasuna areagotu. Hasiera batean produktibitatea baxua denean, lurraren erreformaz gain beste instituzio batzuen beharra dago nahikoa kapital eskuratzeko edota eskala handiagoko ustiaketa bat antolatzeko. Hori dela eta, nekazarien aldeko bigarren mailako beste ekimen eta programak beharrezkoak dira.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) McPherson, W. W.. (1973-11). «Dorner, Peter, Land Reform and Economic Development , Baltimore, Penguin Books, Inc., 1972, 167 pp. ($2.75 paper)» American Journal of Agricultural Economics 55 (4_Part_1): 687–687. doi:. ISSN 0002-9092. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) Ahmad Ariffian, Bujang. (1994). «Theory On Land Reform: An Overview.» Buletin Ukur (Buletin Ukur): 9-14..
- ↑ a b c d e f Domenech, Jordi; Herreros, Francisco. (2017-04). «Land reform and peasant revolution. Evidence from 1930s Spain» Explorations in Economic History 64: 82–103. doi:. ISSN 0014-4983. (kontsulta data: 2025-12-02).