Lurzaindia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurzaindia lurra laborantzako tresnatzat babesten eta espekulazioaren aurka diharduen Ipar Euskal Herriko talde bat da.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur eremuen prezioak zuzenak direla ziurtatzeko Safer egiturari (lurren prezioak finkatzeko Frantziako egitura) deitzen dio eta behar denean lurrak erosten ditu, bertako laborariei alokairuan uzteko[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an sortu zen, eta GFAMren segida hartu zuen. Geroztik, bederatzi aldiz Safer erakunde publikoarengana joan izan da, bere esku duen lurren prezioa zuzena izan dadin ziurtatzen duelako.

2016ko uztailean 374 hektarea zeuzkan bereganatuta, eta 29 laborarik egiten zuten lan Lurzaindiari esker, Ipar Euskal Herriko hogei etxaldetan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]