Luso-nederlandar Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luso-nederlandar Gerra
Gudu zelaia
Data1601-1663
LekuaPortugal
EmaitzaHagako Ituna
Gudulariak
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Ingalaterrako Erresuma (1640 arte)
 Portugalgo Erresuma
 Espainia (1640 arte)
Buruzagiak
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Johan Maurits van Nassau-Siegen
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Piet Hein
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Cornelis Matelief de Jonge
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Adam Westerwolt
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Gerard Pietersz Hulft
Ingalaterrako Erresuma George Clifford de Cumberland
Portugalgo Erresuma Pedro da Silva
Portugalgo Erresuma António Teles de Meneses
Portugalgo Erresuma Nuno Álvares Botelho
Portugalgo Erresuma Matias de Albuquerque
Portugalgo Erresuma Martim Afonso de Castro
Portugalgo Erresuma Salvador Correia de Sá e Benevides
Espainia Fadrique Álvarez de Toledo y Mendoza

Luso-nederlandar Gerra (portugesez: Guerra Luso-Neerlandesa; nederlanderaz: Nederlands-Portugese Oorlog) Portugalen 1588 eta 1654 artean izandako gatazka armatua izan zen, non Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako itsas indarrek Portugaldar Inperioaren koloniak inbaditu zituzten Amerikan, Afrikan eta Asian. Ingalaterrak nederlandarrei lagundu zien gerran zehar, ekialdean zituen bi aurkari nagusien arteko lehiari etekina ateraz.

Hasiera eman zitzaion testuinguru politiko eta denboragatik, gerra hau, Herbehereetan, Espainiaren eta Probintzia Batuen artean, Laurogei Urteko Gerraren hedapen bat bezala har daiteke, garai honetan, Portugal, Monarkia Hispanikoaren zati baitzen aeque principaliter batasun dinastikoaren barruan.[1]

Hala ere, gatazkak zerikusi gutxi izan zuen Flandriakoa sortu zuten independentziarekiko eta erlijio-askatasunerako grinarekin, portugaldarren eta herbeheretarren arteko gerra eragin zuten arrazoiak, alde batetik, espezien merkataritzaren kontrola berreskuratzeko behar ekonomikoak, eta, bestetik, itsasoz haraindiko inperio bat hedatzeko irrikak izan ziren; izan ere, liskarrek jarraitu egin zuten Portugal banandu ondoren eta Espainia eta Probintzia Batuen arteko bakea sinatu eta gero.

Gerraren emaitza Herbeheretar Inperioaren ezarpena izan zen, Ekialde Urrunean presentzia handia eta Hego Amerikako ekialdeko kostaldean eta Afrikako kostaldean kolonia batzuk zituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Elliott, John Huxtable. (2002). España en Europa: Estudios de historia comparada: escritos seleccionados. Universitat de València, 79-80 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.