Luteroren Kristau-ikasbide Txikia
| Luteroren Kristau-ikasbide Txikia | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Martin Lutero |
| Argitaratze-data | 1529 |
| Izenburua | Der Kleine Katechiſmus |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | kristau-ikasbidea |
| Hizkuntza | alemana |
| Egile-eskubideak | jabari publiko eta jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Book of Concord (en) |
| Argumentu nagusia | kristautasuna |
Luteroren Kristau-ikasbide Txikia (alemanez: Der Kleine Katechismus) Martin Luterok 1529an umeei kristautasuna irakasten hasteko idatzi zuen kristau-ikasbidea da. Gizaldirik gizaldi irakasmaterialik garrantzitsuenetariko bat izan da, bai eliza luthertarretan, bai eremu protestanteetako herri-ikastetxeetan; gainera, gaur egun ere, eliza luthertar eta batuetako sendotza-eskoletan sarri erabiltzen da. Ausburgeko Aitormenaz gain, eliza luthertar guztietako sinesbide-idazkietako bat da, elizaren irakasbidearen oinarri direnak. Suediako Elizan sendotza-emandakoentzat 1960ko hamarraldira arte nahitaezkoa izan zen.[1]
Kristau-ikasbideak honako hauek jasotzen ditu: Hamar Aginduak, Apostoluen Kredoa, Gure Aita, bataioa, giltzen ahalaren elizkizuna eta aitortza, eta eukaristiaren sakramentua;[2] bai eta Gogaidetasunaren Liburua ere.
Erreforman agertu ziren Bibliaren interpretazio desbideratuek kezkatuta, Martin Luterok, idazlan honen bitartez, Jainkoaren Hitza ahal zen jende gehienari eta erarik errazenean iritsarazi nahi zion: "Sendiburu batek bere sendiari oso errazenik irakasteko moduan", idazlanean zehar sarri aipatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) «Lilla katekesen» www.svenskakyrkan.se (kontsulta data: 2021-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iglesia Evangélica Pueblo Nuevo» web.archive.org 2012-06-30 (kontsulta data: 2021-10-08).