Lutxana-Burtzeña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Barakaldoko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lutxana (argipena)».

Lutxana-Burtzeña (8)

Barakaldo
Sefanitro lantegia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Burtzeña, Llano eta Lutxana
Azalera 3,961 km²
Biztanleria 9.399 (2013)

Lutxana-Burtzeña Barakaldoko (Bizkaia) 8. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 9.399 biztanle zituen 2013. urtean,[1] eta 3,961 kilometro koadroko azalera dauka.[2] Barakaldoko hego ekialdean kokaturik dago, eta Gurutzetako barrutiarekin egiten du muga mendebaldean, Arrontegikoarekin iparraldean eta Bilboko itsasadarrarekin ekialdean. Burtzeña, Llano eta Lutxana auzoek osatzen dute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldoko antzinako ezaugarri industrialak nabarmenen mantentzen dituen gunea da. Bertan daude Oxinorte, Sefanitro eta Rontealde bezalako enpresa historikoak. Iharduera industrialak garrantzia handia izatearekin batera, biztanleria nahiko baxua izan da historikoki, barrutiaren zoru gehienek erabilpen industriala daukate.

Barakaldok bizi duen eraberritze prozesuarekin batera, industria tradizional hauetako asko desagertu egingo dira eta euren tokia etxebizitza eta parke berriek hartuko dituzte. Barakaldoko udalak 2006. urteko irailean aurkezturiko proiektuaren arabera, 2.300 etxebizitza berri eraikiko dira, auzoaren gaur egungo biztanleria laukoituz. Proiektu horren ikurra Sefanitro Dorreak izango dira 120 eta 150 metroko altuera izango dutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  2. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]