Lutz Graf Schwerin von Krosigk
Johann Ludwig "Lutz" Graf Schwerin von Krosigk, jaiotzaz izena Johann Ludwig von Krosigk (Staßfurt, Anhalt Dukerria, Alemaniako Inperioa, 1887ko abuztuaren 22a - Essen, 1977ko martxoaren 4a) alemaniar politikaria izan zen. Ideologia kontserbadorekoa, Franz von Papenek finantza ministro izendatu zuen 1932an eta kargu horretan jarraitu zuen Adolf Hitlerren gobernu osoan zehar. Hitlerren eta Joseph Goebbelsen suizidioen ondoren kantziler kargua bete zuen Karl Dönitzen Flensburg Gobernu laburrean 1945eko maiatzean. 1949an gerra krimenengatik epaitu zuten, eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, nahiz eta 1951n barkatu zioten.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
![]() |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |