Luxenburgoko burtsa
| Luxenburgoko burtsa | |
|---|---|
![]() | |
| Datuak | |
| Mota | Burtsa, registration authoritya, regulated market (en) |
| Herrialdea | Luxenburgo |
| Eskumendekoak | Finesti S.A. (en) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1928 |
| Sorlekua | Luxenburgo |
| webgune ofiziala | |
Luxenburgoko Burtsa (frantsesez: Bourse de Luxembourg) Luxenburgoko hiriburuan kokatzen den balore-burtsa da.
Burtsak aldez aurreko irekiera-saioak ditu 07:15etik 09:00etara, eta saio-aldi arrunta 09:00etatik 05:35era, asteko egun guztietan, larunbatetan, igandeetan eta burtsa-merkatuak aldez aurretik aitortutako jaiegunetan izan ezik.
Bonuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere nazioarteko bonuen kotizazioan espezializatzen da, eta Europako lehen tokian dago, 2008an burtsa-merkatuan zerrendatutako 32.933 zor-titulurekin.[1] Luxenburgoko burtsa izan zen eurobonuak kotizatzen lehena- 1963an Autostrade italiarrak jaulkitako bonuak hain zuzen ere-[2] eta, gaur egun arte, Luxenburgok nagusitasunezko posizioa mantendu du europar bonuen kotizazioan, Europako nazioarteko bonuen % 60 inguru Luxenburgoko merkatuan zerrendatuak izanik.[2] Berrogeita hamar herrialdek, gutxienez, Luxenburgon dute zor publikoaren zati bat, eta Luxenburgo, berriz, BGEBen, Europako Batzordearen, Europako Inbertsio Bankuaren eta Munduko Bankuaren zorrerako merkatua da.[2]
Akzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luxenburgoko burtsako balore-indize nagusiak LuxX Index du izena, kotizazio libreko merkatu-kapitalizazioagatik balio handieneko hamar tituluen indize haztatua.[3] Indizea 1000 puntutan ezarri zen 1999ko urtarrilaren 4an: Luxenburgok euroa onartu eta gero merkatua negoziatzeko lehen egunean.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luxenburgon balore-merkatua ezartzeko legea 1927ko urtarrilaren 30ean onartu zen. Konpainia Luxenburgoko Burtsaren Sozietate Anonimo gisa eratu zen 1928ko apirilaren 5ean,[4] 7.000 akzioko hasierako jaulkipenarekin, bakoitza 1000 frankotan baloratua.
2000ko azaroan, akordio bat sinatu zuen Euronextekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) (PDF) The Luxembourg Stock Exchange: its listing activities. Luxembourg Stock Exchange 2007-4-26.
- 1 2 3 (Ingelesez) (PDF) Luxembourg Stock Exchange. PricewaterhouseCoopers.
- 1 2 (Ingelesez) «Luxembourg LuxX Index» Bloomberg L.P..
- ↑ (Frantsesez) Historique. Luxembourg Stock Exchange.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
