Luzetarako uhin

Luzetarako uhina perturbazioaren norabidea eta hedapenarena berdinak dituen uhina da.[1] Ohiko adibide bat airean edo uretan hedatzen den soinuarena da. Hala ere, ez dira solidoetan edo gasetan zabaltzen, fluido guztietan ere hedatzen dira eta. Uhinak luzetarakoak, zeharkakoak, edo bien konbinazio bat izan daitezke.
Atomoek, orekan daudenean, tarte bat edukitzen dute bata bestearen artean. Indar batek eragiten dienean orekako tarte hau aldatzen da, horrela, atomoak haien artean gertuago dauden guneak (konpresio guneak) eta tarte handiagoko guneak (arrale guneak) sortzen dira. [2]
Luzetarako uhinen eta zeharkako uhinen arteko ezberdintasuna atomoen portaera da, izan ere, zeharkako uhinetan inguruneko atomoak energia garraiatzen ari den norabidearekiko perpendikularki mugitzen dira, paraleloan mugitu ordez.
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hedapenaren eta perturbazioaren norabidea: Inguruneko partikulek uhinaren norabide berean oszilatzen dute. [3]
- Presio aldaketak: Hedatu bitartean ingurunean presio aldaketak eragiten dituzte.
- Energia garraioa: Uhinak energia transmititzen du.
- Maiztasuna eta uhin-luzera: Maiztasunak denbora-unitate batean zenbat oszilazio gertatzen diren adierazten du, eta uhin-luzerak ondoz-ondoko bi punturen arteko distantzia adierazten du.
Formulazio matematikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzetarako uhinak zeharkako uhinak definitzen diren adierazpen matematiko berdinarekin deskribatzen dira:
non:
- y(x,t) oreka-posizioarekiko desplazamendua den
- x uhinaren iturritik punturaino dagoen distantzia den
- t igarotako denbora den
- k uhin zenbakia den
- ω abiadura angeluarra den
- φ fase-ezberdintasuna den
- Anplitudea (A) partikulek oreka-posiziotik duten desplazamendu maximoa den
- Maiztasuna (f): segundu baten gertatzen diren oszilazioen kopurua den, Hz-tan.
- Uhin-luzera (λ): fase berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia den.
Hedapen abiadura uhin luzeraren eta periodoaren edo abiadura angeluarra eta uhin-zenbakiaren erlazioa da:
da.
Uhin baten uhin luzera presio-fase bera duten eta segidan dauden bi punturen arteko distantzia da. Abiadura eta maiztasunarekin kalkulatu daiteke:
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinu uhina ingurune eroale batetik bidaiatzen duten partikulen mugimenduek sortutako luzetarako uhin bat da. Uhin honek sortutako presio-anplitudea honela definitzen da: Uhinak sortutako presiorik handiena eta orekako egoeran dagoen airearen presioaren arteko diferentzia. Soinuaren abiadura hedapen-ingurunearen konposizioa, mota eta tenperaturaren araberakoa da. [4]
Soinu-uhinak maiztasunaren arabera sailkatu daitezke:[5]
- Entzungariak diren soinu-uhinak: 20 Hz eta 20 kHz bitartean daudenez, giza entzumen-espektroaren barruan sartzen dira. Beraz, egunerokoan dauden soinuak sartzen dira hemen (elkarrizketak, inguruneko soinuak, musika...).
- Uhin infrasonikoak: 20 Hz-etik beherako maiztasuna dute, beraz, gizakiok ezin ditugu entzun. Hala ere, distantzia luzeetara eta ingurune ezberdinetatik heda daitezke. Fenomeno naturalak aztertzeko eta ingurumen-balidntzak monitorizatzeko erabiltzen dira.
- Ultrasoinu-uinak: 20 kHz-tik gorako maiztasunak, gizakientzat hautemanezinak. Aplikazio askotan erabiltzen dira, medikuen diagnostikoetan, garbiketa industrialetan edo material probetan.
Presio-uhinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinua presio baxuko eta presio handiko guneak dituen eta ingurune batetik hedatzen den luzetarako uhin bat da. Soinu uhin bat detektatzeko gailu bat erabiliz gero, presio ezberdinak detektatuko ditu: presio altua (konpresio gunea) eta baxua. Honen ondorioz, presioa eta denboraren grafiko bat irudikatzean sinu bat agertuko litzateke. Sinu honen maximoak konpresio guneak izango lirateke eta minimoak arrale guneak. Zero puntua, berriz, airearen presioa izango litzateke, kanpo eraginik edukiko ez balu. [4]
Luzetarako eta zeharkako uhinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Ezaugarria | Luzetarako uhina | Zeharkako uhina[6] |
|---|---|---|
| Partikulen mugimendua | Hedapenaren norabide berean | Hedapenarekiko perpendikularra |
| Sortzen diren guneak | Konpresio eta arrarifikazioak | Gandorrak eta beheraguneak |
| Energiaren hedapena | Uhinaren hedapenaren norabidean | Uhinaren hedapenaren norabidean |
| Adibidea | Soinu-uhinak airean | Soka batean sortutako uhina |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2026-10-02).
- ↑ (Ingelesez) «3.2.2: Longitudinal Waves» Physics LibreTexts 2025-09-29 (kontsulta data: 2026-10-02).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2026-10-02).
- 1 2 «Longitudinal Waves : Definition, Formula & Characteristics» Turito Blog 2022-09-06 (kontsulta data: 2026-10-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Definición, características y uso de las ondas sonoras en acústica.» SVANTEK - Sound and Vibration (kontsulta data: 2026-10-07).
- ↑ (Ingelesez) Urone, Paul Peter; Hinrichs, Roger. (2020-03-26). «13.1 Types of Waves - Physics | OpenStax» openstax.org (OpenStax) (kontsulta data: 2026-10-07).