Luzia Sirakusakoa
| Luzia Sirakusakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sirakusa, 283 |
| Heriotza | Sirakusa, 304 (20/21 urte) |
| Hobiratze lekua | Venezia |
| Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
| Jarduerak | |
| Santutegia | |
| Abenduaren 13a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Luzia Sirakusakoa (Sirakusa, Sizilia, ca. 283 - ca. 304) Eliza katolikoko martiria izan zen. Esukaraz, Santa Lutxi edo Santa Lutzi izena ere eman zaio.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sirakusan jaio zen, familia noble eta aberats batean.
Aita haurtzaroan hil zitzaion, eta bere bizitza Jainkoari eskaini zion. Haren ama (Eutikia) gaixo zegoen, eta gazte pagano batekin ezkonarazi zuen. Ezkontza eragozteko, Luziak ama konbentzitu zuen Agata Cataniakoaren hilobira errezatzera joateko. Ama sendatu egin zenez, haren truke amari ezkontza bertan behera uztea eskatu zion Luziak, eta bere aberastasuna behartsuei ematea. Eutikiak onartu egin zuen.
Baina Luziaren ezkongaiak, neska kristaua zela baliatuta (Diokleziano enperadorearen garaian baitzeuden), Pascacio prokontsularen aurrean salatu zuen.
Luzia ezkongairengana joan zen, eta galdetu zion ea zer gustatzen zitzaion beregandik, eta mutilak "begiak" erantzun zuenean, Luziak ezpata bat hartu, begiak atera eta mutilari eman zizkion.
Kondairak dio, epaiketa egin ziotenean, Luziak nahiz eta begirik ez izan, ikus zezakeela. Hori dela-eta, ikusmenaren zaindaritzat hartzen da.
Oroitzapen eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspalditik itsuen eta ikusmen-arazoak dituztenen zaindaritzat hartu da Santa Luzia. Sendatu ondoren, bere jarraitzaileek urrezko eta zilarrezko begiak eskaintzen dizkiote. Eliza katolikoak, ortodoxoak eta luteranoak haren eguna abenduaren 13an ospatzen dute.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lepoa ezpata batek urratuta duela irudikatzen da, baita palmondo bat, liburu bat, olio-lanpara bat eta bi begi dituen plater batekin ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Santa Luziaren biografia
- ↑ Oviedo de Valeria, Jenny. (1994-08-02). «chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/http://www.revista-educacion-matematica.org.mx/descargas/vol6/vol6-2/vol6-2-5.pdf» Educación matemática 6 (2): 73–86. doi:. ISSN 2448-8089. (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ Koldob. (martes, 9 de mayo de 2017). «ACEX-ESKE: Nueva ermita de San Esteban de Goiuru en Andoian» ACEX-ESKE (kontsulta data: 2025-12-26).