Edukira joan

Lycaena alciphron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycaena alciphron
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
GeneroaLycaena
Espeziea Lycaena alciphron

Lycaena alciphron Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan tximeleta "urdin txikia" esaten bazaio ere ez da berez urdina. Europan, Afrika iparraldean eta Turkian ikusten da, izan ere espezie migratzailea baita. Euskal Herrian ere aurkitzen da.[1]

Siegmund Adrian von Rottemburg alemaniar entomologoak deskribatu zuen 1775. urtean.[2]

Tamaina ertaineko tximeleta da, 32-38 mm arteko hegal-zabalera du.[2]

Sexu dimorfismo nabarmena azaltzen du. Kolore laranjak eta puntu beltz handiak nagusitzen badira ere, arren koloreak biziagoak dira eta distira morea dute, emeak aldiz marroiagoak dira. Hegalen azpialdea urre kolorekoa da eta puntu beltz ugari ditu barreiatuta.[2]

Apirila eta abuztua artean ikusten dira helduak. Emeak landare ostalariak jartzen ditu arrautza eta handik beldarrak ateratzen dira. Beldarrak gauez jarduten du eta mingarratzaz (Rumex acetosa) elikatzen da.[2] Hibernatu ondoren udaberrian pupa eratu eta helduak jaiotzen dira.

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 300 eta 2.000 metroko altuera artean aurkitzen da.[2] Helduak loreetako nektarraz elikatzen dira. Ekainean eta uztailean zehar tximeleta honek migratu egiten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-15).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lycaena alciphron (Rottemburg, 1775)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]