Lycaena hippothoe
| Lycaena hippothoe | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Lycaenidae |
| Generoa | Lycaena |
| Espeziea | Lycaena hippothoe Linnaeus, 1761 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Rumex |
Lycaena hippothoe Lycaenidae familiako lepidoptero espezie bat da. Europa iparraldean eta erdialdean aurkitzen da, Iberiar penintsulari dagoniokez Galiziatik Piriniotara, Euskal Herrian ere bai.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen 1761. urtean Systema Naturae liburuan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko tximeleta da, 28-38 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak kolore gorri-laranja iluna izaten du hegalen gainaldean, ertzetan ilundu egiten direnak eta distira moreak dituena, hegalen azpialdean marroi-gris argia da eta puntu beltz ugari ditu barreiatuta. Emeak kolore aniztasun handiagoa du hegalen gainaldean, normalean laranja-horixka eta arre iluna eta puntuz osaturiko lerro kurbatuak ditu. Atzeko hegala ia erabat iluna izaten da.[2]
Beldarra lodia da, berdea eta lerro ilunak dituena. Pupa horia da eta puntu beltz ugari ditu.[2]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak ekainean eta uztailean ikusten dira hegan eta belaunaldi bakarra ateratzen dute urtero. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu hostoen edo zurtoinek oinarrietan. Handik jaiotzen den beldarrak gaueko jarduera izaten du. Rumex acetosa eta Polygonum bistorta andareetaz elikatzen da eta neguan hibernatu ondoren udaberriak pupa eratzen du.[2]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendialdeko zelai hezeak eta zohikaztegiak atsegin ditu, itsas mailatik 600 eta 1.700 metro arteko altueran. Arrak lurraldekoiak dira.[2]
Glaziazioen garaiko erlikia kontsideratzen da eta habitat espezifikoarekiko duen loturagatik babestu beharreko espeziea da.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Hegalen azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lycaena hippothoe (Linnaeus, 1761)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-16).