Lycaena phlaeas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycaena phlaeas
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
GeneroaLycaena
Espeziea Lycaena phlaeas
Linnaeus, 1761
Datu orokorrak
OstalariaMingarratz handi eta Mingarratz txiki
Zabalera25,5 mm

Lycaena phlaeas Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Eremu holartiko guztian aurkitzen da, Europan, Asian, Ipar Amerikan eta Afrika iparraldean.

Lineok deskribatu zuen 1761. urtean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 25'5 mm-tako hegal zabalra du. Aurreko hegalak laranja kolorekoak dira eta ertza marroi iluna dute, hortik datorkio "kobre" deitzea. Hegoaren zati laranjan zortzi edo bederatzi puntu beltz ditu. Atzeko hegalak ilunak dira eta ertz laranja dute. Tximeleta eme batzuek puntu urdinak dituzte atzeko hegaletan[1].

Hegoen azpialdeak gainaldeen patroia jarraitzen dute baina apalagoak dira, marroi-grisak. Hauek ere puntu beltz batzuk dituzte.

Beldarrak berdeak dira. Beldar batzuek kolore moredun marrak dituzte[2].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareen hostoen azpialdean jartzen dituzte arrautzak. Beldarrak landare horretaz elikatzen dira eta "lehio" itxurako zuloak egiten dituzte, hostoaren gaieko epidermisa jan gabe utziz. Ekainetik aurrera azaltzen dira tximeletak. Bi edo hiru tximeleta belaunaldi ikus daitezke urtean, kasu batzuetan lau ere bai[2].

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki askotan aurkitzen da, itsas-labarretan, basoetako irekigunetan, sasitzatan eta parkeetan. Itsas mailatik 2.500 metrotako altuerara bizi da[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Manto bicolor. Lycaena phlaeas (Linnaeus, 1760)» www.malaga.es 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b «UK Butterflies - Small Copper - Lycaena phlaeas» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. (Gaztelaniaz) Magazine, Waste. «Guía de mariposas, Lepidópteros de la península Ibérica, en Waste magazine» Waste Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]