Trikuputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycoperdon echinatum» orritik birbideratua)
Trikuputza
Lycoperdon echinatum 54507 crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon echinatum
Pers., 1794
Mikologia
Gleba icon.png 
gleba formako himenioa
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Trikuputza (Lycopedon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, Arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.

Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.

Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 697 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]