Lycoperdon lividum
Lycoperdon lividum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lycoperdon |
Espeziea | Lycoperdon lividum Pers., 1809 |
Lycoperdon lividum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteak jan daitezke. Besteak beste, bere urritasunagatik sukaldaritzarako interesik gabea.
Sinonimoak: Lycoperdon cervinum, Lycoperdon spadiceum, Lycoperdon cookey.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 1,2 - 2,7 cm-ko diametrokoa, eta 1,2 - 3,5 cm-ko altuerakoa, udare formakoa, lurretik ateratzean sustraitxo mordoxkatxo bat ikusten da oinarrian. Exoperidioa garatxoz apaindura dago, eta ez eztenez. Zahartzean goialdean ireki egiten da, eta hortik ateratzen dira esporak.
Gleba: Hasieran zuria, gero marroia, kapilizio hauskor batekin.
Subgleba: Zati antzua dena, albeolatua da oin txiki batekin oinarrian eta glebatik bereizia, haien artean benetako diafragma bat egon gabe.[2]
Etimologia: Lycoperdon terminoa grezierazko "lupa de lupo" hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Lividum epitetoa latinetik dator, "lividus" hitzetik, ubel, morexka, urdin, esan nahi du
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ale gazteak jan daitezke, baina helduak ez dira jangarriak.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau nahastezina da exoperidioan harea duelako.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie nahiko arraroa, udan eta udazkenean sortzen da Atlantikoko kostaldeko dunetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Uzbekistan, Nepal, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 406 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..