Astaputz gonadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycoperdon mammiforme» orritik birbideratua)
Astaputz gonaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon mammiforme
Pers., 1801
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz gonaduna (Lycoperdon mammiforme) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen. Exoperidio-aren ezaugarriengatik nahastezina den espeziea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa eta 4 eta 7 cm arteko altuerakoa, udare itxurakoa, errezel irintsu eta trinko batez estalia (exoperiodoa), bere garapenean errezel honen hondarrak kontserbatuz, plaka poligonalen formapean, zuriak, lodiak ez, beix-arrosa edo kafesne argi kolorekoak, endoperidio gainean iraun egiten dute; azkenean kolore ilunekoa da.

Gleba: Zuria, gero gris-morea, bukaeran txokolate ilun kolorekoa, esporak bezala.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Mammiforme epitetoa latinetik dator, bularra esan nahi duen "mamma" hitzetik. Bular baten antzeko forma duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezel flokosoa galtzean eta kolore iluna hartzen duenean, '[[[Astaputz bigun|Lycoperdon molle]] delakoak badu antza.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean hostozabal basoetan hazten da, batez ere pagadietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia, Errusia, Yunnan-Guizhou goi-ordokia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 698 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 629 or. ISBN 84-0540-X T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 616 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]