Lygia Pape
| Lygia Pape | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nova Friburgo, 1927ko apirilaren 7a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Rio de Janeiro |
| Heriotza | Rio de Janeiro, 2004ko maiatzaren 3a (77 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala 1980) master : estetika Escola Nacional de Belas Artes (en) |
| Hizkuntzak | portugesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea, margolaria, marrazkilaria, artista grafikoa, instalazioetako artista, zinemagilea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Grupo Frente (en) neo-concrete movement (en) |
| Mugimendua | concrete art (en) |
Lygia Pape (Nova Friburgo, Brasil, 1927ko apirilaren 7a – Rio de Janeiro, 2004ko maiatzaren 3a) grabatzailea, eskultorea, margolaria, zinemagilea, irakaslea eta artista multimedia izan zen.[1] Arte Zehatza eta neokonkretismoaren barruan ezaguna da, Brasilen oso esanguratsuak izan ziren mugimendu artistikoen barruan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fayga Ostrower eta Ivan Serpa grabatzaileekin hasi zituen arte ikasketak Lygia Papek.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abstrakzionismo geometrikoak eta dibertsifikazio eredugarriak markatutako lana utzi zuen. Bere lanik kitzikagarrienetako bat El Libro del Tiempo (euskaraz: Denboraren Liburua) da, elkarren artean ezberdinak diren egurrezko 365 piezaz osatutako multzoa. Arte garaikideak Brasilen duen ordezkari garrantzitsua da Lygia, eta abstrakzio geometrikoarekin hasi zen ibilbide artistikoa du. 1950eko hamarkadan, ospe handia izan zuen Rio de Janeiroko eszena artistikoan eta, 1959 urtean, manifestu neokonkretuaren sinatzaileetako bat izan zen, Ferreira Gullar eta Hélio Oiticica buru zituela.[3]
Arte Abstraktuaren 1. Erakusketa Nazionalean parte hartu zuen, Petropolisen, 1953 urtean. Tecelaresen zurezko grabatuak erakutsi zituen, Frente taldearekin, Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan, 1955 urtean.[3] 1956 urtean, Arte Konkretuko Erakusketan parte hartu zuen MASPen eta Zurichen. 1956. urtearen bukaeran eta 1957. urtearen hasieran, Arte Zehatzeko 1. Erakusketa Nazionalean parte hartu zuen, São Pauloko Arte Modernoko Museoan eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioan, Ríon.[2] 1958 urtean, Copacabana Palace hoteleko antzokian, Reynaldo Jardim-en parte-hartzearekin berak idatzitako Bale Neokonkretikoa aurkeztu zuen.
Lygia Papek arte garaikidearen esparrua zabaltzea lortu zuen, baita Helio Oiticica eta Lygia Clark brasildarrak bezalako artistek ere. Hasieran, artean irudikapenetik urruntzen ziren Konkretuen taldean, geometrikoen taldean, baina oso modu originalean eta askotarikoan kontatu zen. Gero, beste elementu artistiko batzuk gehitu zituen. Brasilgo "cinema novo"-arekin (Glauber Rocha, Pereira Dos Santos) ere kolaboratu zuen, baita bere kartelak egiten ere; eta berak, azkenean, kutsu oso ezberdineko bideoak egin zituen. Baina ez zuen inoiz galdu bere erreferentzia adierazkor geometriko eta dinamikoa, aberasten lagundu zuena.
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972 urtetik 1985 urtera, Lygia Papek semiotika irakatsi zuen Santa Ursula Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, Rio de Janeiron, eta irakaslea izan zen Universidade Federal do Rio de Janeiroko Arte Ederren Eskolan, 1983an.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lygia Pape, arte brasildarraren figura nagusietako bat, 2004ko maiatzaren 3an hil zen Rio de Janeiron, 77 urte zituela.
Azken erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril
- 2009 53, Biennale di Venezia
- 2009 Folder Museum of Modern Art, New York
- 2008 Kunsthalle, Kiel
- 2008 Contemporary Brazilian Art Museum of Contemporary Art, Tokio
- 2008 Museo de Arte Moderna, Rio de Janeiro
- 2008 Moderna Museet, Stockholm
- 2007 Tomie Ohtake Institutua, São Paulo
- 2007 Museo de Arte Moderna, Rio de Janeiro
- 2006 Bronx Museum of the Arts, New York
- 2006 Arte Modernoaren Museoa, São Paulo
- 2006 Museo de Arte Moderna, Rio de Janeiro
- 2006 1 Graca Brandao Galeria, Oporto
- 2006 Barbican Centre, Londres
- 2005 Museum of Contemporary Art, Chicago
- 2005 Museum of Contemporary Art, Tesalonika
- 2005 Quarter, Florentzia
- 2005 Museum für Gegenwartskunst, Siegen
- 2004 Museo de Arte Moderna, São Paulo
- 2004 Haus der Kunst, Munich
- 2004 Le Magasin, Grenoble
- 2003 Galerie der Stadt Sindelfingen
- 2003 50. Biennale di Venezia
- 2003 Fortes Vilaça galeria, São Paulo
- 2002 Steirischer herbst, Graz
- 2002 Solomon R. Guggenheim Museum, New York
- 2000 CAMJAP, Lisboa
- 2000 Museu Serralves, Porto
- 1998 Museum of Contemporary Art, Los Angeles
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sofia Erregina Arte Zentro Museo Nazionaleko erakusketa handiak, Teresa Velázquez Cortés erakusketa-komisario zela 2011 urtean, Europan zabaldu zen bere aintzatespena. Venezian, 2009 urtean, Brasilgo eta arte amerikarreko figura artistiko ospetsuenetako bat dela ikusi zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cultural, Instituto Itaú. «Lygia Pape» Enciclopédia Itaú Cultural.
- 1 2 «Lygia Pape | CPDOC» cpdoc.fgv.br.
- 1 2 «Pinacoteca do Estado de São Paulo» archive.vn 8 de septiembre de 2016.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1927ko jaiotzak
- 2004ko heriotzak
- Rio de Janeiro estatuko jendea
- Brasilgo artistak
- Emakume artistak
- Artista garaikideak
- Brasilgo eskultoreak
- Emakume eskultoreak
- Brasilgo irakasleak
- Brasilgo margolariak
- Emakume margolariak
- Emakume zinemagileak
- Emakume irakasleak
- Rio de Janeiroko Unibertsitate Federaleko ikasleak
- Rio de Janeiron hildakoak