Lyle Campbell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lyle Campbell
Bizitza
Jaiotza Oregon1942ko urriaren 22a (74 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Washingtongo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Missouri
University of Canterbury
Utahko Unibertsitatea

Lyle Richard Campbell (Oregon, 1942ko urriaren 22a) hizkuntzalaria da, hizkuntza indiginetan berezitua, Erdialdeko Amerikako hizkuntzetan batez ere. Hizkuntza uralikoak ere ondo ezagutzen ditu. Une honetan Hawaiiko unibertsitateko irakaslea da, Manoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campbell Oregoneko landaldean hazi zen. 1966an arkeologian eta antropologian graduatu zen, eta 1967an Washingtoneko unibertsitatean hartu zuen linguistikako master bat. Geroago, 1971n, hizkuntzalaritzan doktoratu zen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA).

Campbell munduko unibertsitate ezberdinetan izan da irakasle: Misurikoa (1971-1974), New Yorkekoa Albany-n (1974-1989), Lousianakoa (1989-1994), Canterburykoa Christchurchen (Zeelanda Berria), (1994-2004); Utahkoa (2004-2010); gaur egun Hawaiiko irakasle da Manoan.