Lyocell
Lyocella zuntz erdi-sintetikoa da, biskosa klasekoa, eta arroparako eta beste helburu batzuetarako ehunak egiteko erabiltzen du[1]. Zelulosa birsortuaren forma bat da, zelulosa-pasta disolbatuz eta zuntzak zurruzta lehorra irute hezea (dry jet-wet spinning) irute-teknikaz eginez lortzen dira. Rayonarekiko desberdintasuna da biskosa prozesu ohikoagoetan usatzen den karbono bisulfuroa ez dela erabiltzen lyocella ekoizteko[2]. Iza ere, karbono bisulfuroa toxikoa da langileentzat eta ingurumenarentzat. Lyocella jatorrian, 1982an, Tencel markarekin erregistratu zen. Egun izen generikoa da dry jet-wt sppinning teknikaz lortutako zuntzak izendatzeko; rayonaren azpiklase gisa sailkatzen da.

Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneroko oihal askotan erabiltzen da. Zuntz etenak mota honetako jantzietan erabiltzen dira: denim-etan, txinotan, barruko arropan, arropa informalean eta toallatan. Harizpi-zuntzak, orokorrean zuntz etenak baino luzeagoak eta leunagoak direnak, zeta itxura duten jantzietan usatzen dira, hala nola emakumezkoen arropa eta gizonezkoen janzteko alkandorak[3].
Lyocella beste hainbat zuntzekin nahas daiteke, hala nola zeta, kotoia, rayona, poliesterra, lihoa, nylona eta artilea. Beste zuntz batzuekin nahasten denean, lortzen den ehuna askoz indartsuagoa da, eta erresistentzia handiagoa du higadurarekiko, urradurarekiko eta pinportekiko[4]. Lyocella uhal garraiatzaileetan, paper espezializatuetan eta apositu medikoetan ere erabiltzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Krässig, Hans; Schurz, Josef; Steadman, Robert G.; Schliefer, Karl; Albrecht, Wilhelm; Mohring, Marc; Schlosser, Harald. (2004). «Cellulose» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd) doi:. ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «Regenerated cellulose by the Lyocell process, a brief review of the process and properties :: BioResources» bioresources.cnr.ncsu.edu (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ Yates, Marypaul. (2002). Fabrics: a guide for interior designers and architects. (1st ed. argitaraldia) Norton ISBN 978-0-393-73062-3. (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ (Ingelesez) «What is Lyocell Fabric: Properties, How its Made and Where» Sewport (kontsulta data: 2025-03-16).