Lyon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lyon
 Auvernia-Rhône-Alpeak
Lyon paysages.jpg
Lyon hiriko hainbat irudi.
Blason ville fr Lyon (Rhone).svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Auvernia-Rhône-Alpeak
Metropolia Lyongo Metropolia (69M)
Barrutia Lyongo barrutia (hiriburua)
Izen ofiziala Lyon
Alkatea Gérard COLLOMB (2014-2020)[1]
INSEE kodea 69123
Postakodea 69001-69009
Demografia
Biztanleria 472.331 bizt. 2007[2]
% 47 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 53
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Aglomerazioa Lyon Handia
Eremua 47,87 km2
Dentsitatea 9.866,95 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 45° 45′ 32″ N, 4° 50′ 29″ E / 45.758888888889°N,4.8413888888889°E / 45.758888888889; 4.8413888888889Koordenatuak: 45° 45′ 32″ N, 4° 50′ 29″ E / 45.758888888889°N,4.8413888888889°E / 45.758888888889; 4.8413888888889
Lyon hemen kokatua: Frantzia
Lyon
Lyon
Lyon (Frantzia)
Lyon hemen kokatua: Lyongo Metropolia
Lyon
Lyon
Lyon (Lyongo Metropolia)
Datu gehigarriak
Sorrera Lugdunum erromatar hiria
Herritarra Lyondar
http://www.lyon.fr

Lyon Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdeko eta Lyongo Metropoliko (69M) hiriburua da, Rodano (Rhône) eta Saona ibaien lotunean kokatua. Biztanle kopuruari dagokionez estatuko hirugarren hiria da, Paris eta Marseillaren atzetik, baina hiri ingurune guztia kontutan hartuta bigarrena, 2.118.132 biztanleriarekin.

Erromatar garaian Galiako hiriburua izan zen, Erdi Aroan hiri komertzial bilakatuko zena eta XIX. mendean lehenengo mailako finantza tokia. Zeta produkzio monopolioarekin lehenengo eta ondoren ehungintza eta industria kimikoarekin bizkortu zen ekonomia. Gaur egun industria kimikoan, farmazeutikoan eta bioteknologikoan espezializatutako hiria dugu.

Horretaz gain Frantziako bigarren hiri unibertsitarioa da, 120.000 ikasle inguru izaten ditu urtero, hiru unibertsitate eta hamaika ingeniaritza eta eskolatan banatuak. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ere ezin dugu ahaztu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du hiriaren parte zabal bat.

Erakunde internazional batzuk ere bertan dute egoitza, Interpol, Euronews eta Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak besteak beste.

Lyongo teilatu eta tximinien ikuspegia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 43. urtean sortua izan zen Lyon Fourviere mendixkan, Lugdunum izeneko kolonia erromatar bezala, Julio Cesarren ordezkari militarra zen Lucius Munatius Plancusen eskutik. Bertan zeltiarren gotorleku bat zegoen, Lug[o]dunon izeneko Lugus jainko zeltiarra, “argia” y dúnon “kastroa”).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Lyon)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.9 21.9 25.7 30.1 34.2 38.4 39.8 40.5 35.8 28.4 23.0 20.2 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.2 8.4 12.4 15.3 20.0 23.5 27.0 26.7 22.3 16.7 10.2 7.1 16.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −23.0 −22.5 -10.5 -4.4 -3.8 2.3 6.1 4.6 0.2 -4.5 -9.4 −24.6 −24.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.1 1.2 3.3 5.6 9.9 13.1 15.6 15.3 11.9 8.4 3.6 1.5 7.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52.9 50.5 54.8 72.3 87.7 80.2 62.0 69.0 88.3 94.7 75.1 55.5 843.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 9 9 10 11 9 7 7 8 10 9 10 108
Eguzki orduak 69 97 172 180 225 232 275 259 187 111 70 55 1932
Iturria: Météo France[3]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrondissements de Lyon.svg

Hiriak bederatzi barrutitan (arrondissement) banaturik dago. Hona hemen auzo nagusiak:

  • 1. barrutia: La Croix-Rousseko aldapak, Terreaux, Martinière/St-Vincent
  • 2. barrutia: Cordeliers, Bellecour, Ainay, Perrache, Confluent
  • 3. barrutia: Guillotière (iparraldea), Préfecture, Part-Dieu, Villette, Dauphiné/Sans Souci, Montchat, Grange Blanche (iparraldea), Monplaisir (iparraldea)
  • 4. barrutia: La Croix-Rousseko ordokia, Serin
  • 5. barrutia: Vieux Lyon (Saint-Paul, Saint-Jean eta Saint-Georges), Saint-Just, Saint-Irénée, Fourvière, Point du Jour, Ménival, Battières, Champvert (hegoaldea)
  • 6. barrutia: Brotteaux, Bellecombe, Parc de la Tête d'Or, Cité Internationale
  • 7. barrutia: Guillotière (hegoaldea), Jean Macé, Gerland
  • 8. barrutia: Monplaisir (hegoaldea), Bachut, États-Unis, Grand Trou/Moulin à Vent, Grange Blanche (hegoaldea), Laënnec, Mermoz, Monplaisir-la-Plaine
  • 9. barrutia: Vaise, Duchère, Rochecardon, St-Rambert-l'Île-Barbe, Gorge de Loup, Observance, Champvert (iparraldea)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olympique Lyonnais hiriko futbol talde nagusia eta Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa da.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu gauak, Guillotière terrazetan.
  • Fête des Lumières (Argien festa)[4]: Hiri guztiko eraikuntza eta monumentuak musikaz eta argiz janzten dira. Lau egunetan luzatzen da eta egun handia abenduak 8 izaten da. XIX. mendean sortutako jaialdi hau lyondarrentzat oso berezia da. Gaur egun 4 miloi bisitari inguru jasotzen dituen nazioarteko gertakaria da.
  • Les Nuits de Fourvière (Fourvière mendixkako gauak): Musika, antzerki eta zine jaialdia, mendixka horretan kokatzen den erromatar antzokian ospatzen dena (121.221 ikusle 2010ean).[5]
  • Les Nuits sonores[6]: Musika elektronikoaz gozatzeko jaialdi paregabea, maiatzeko asteburu batean ospatzen da hiriko parte ezberdinetan. 2011ko edizioan 80.000 ikusle izan zituen.[7]

Hauetaz gain, Lyonen bi bienal ere ospatzen dira[8], batak egungo artea uztartzen du, besteak dantza; ekainean salsa jaialdi bat, Y Salsa Festival[9]; martxoan literatura jaialdi bat, Quais du polar[10] eta 2009tik hona zinema jaialdi bat ere martxan dago, Grand Lyon[11].

Lyondar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyon honako herri senidetuak ditu:[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  Liste des maires au 25 avril 2014, Frantziako Gobernua, https://www.data.gouv.fr/fr/datasets/liste-des-maires-au-25-avril-2014/ .
  2. (Frantsesez) INSEEren 2007ko erroldako emaitzak: biztanleriaren eboluzioa eta hazkundea
  3.   Météo France, Prévisions météo de Météo-France, http://climat.meteofrance.com/chgt_climat2/climat_france/?CLIMAT_PORTLET.path=climatstation%2F69029001 .
  4. www.fetedeslumieres.lyon.fr
  5. (Frantsesez)  Les Nuits de Fourvière, Communiqué de presse BILAN 2010, http://www.nuitsdefourviere.fr/2010/IMG/pdf/NUITSDEFOURVIERE_BILAN2010.pdf .
  6. www.nuits-sonores.com
  7. (Frantsesez)  ONLYLYON, NUITS SONORES : AFFLUENCE ET BILAN ARTISTIQUE EXCEPTIONNELS, http://www.onlylyon.org/articles/bilan-positif-pour-la-9eme-edition-des-nuits-sonor-785-1.html .
  8. www.biennale-de-lyon.org
  9. www.y-salsa.com
  10. www.quaisdupolar.com
  11. www.lumiere2010.org
  12. a b c d e f g h i j k l m n o p q   2008 Mairie de Lyon, Partner Cities of Lyon and Greater Lyon, http://www.lyon.fr/vdl/sections/en/villes_partenaires/villes_partenaires_2/?aIndex=1 .
  13.   Birmingham City Council, Partner Cities, http://www.birmingham.gov.uk/twins .
  14.   Guangzhou Foreign Affairs Office, Sister Cities of Guangzhou, http://www.gzwaishi.gov.cn/Item/3970.aspx .
  15.   2008 Stadt Frankfurt am Main, Frankfurt -Partner Cities, http://www.frankfurt.de/sixcms/detail.php?id=502645 .
  16.   © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs, Leipzig – International Relations, http://www.leipzig.de/int/en/int_messen/partnerstaedte/ .
  17.   Yokohama Convention & Visitors Bureau, Official Yokohama City Tourism Website: Sister Cities, http://www.welcome.city.yokohama.jp/eng/tourism/mame/a3000.html .
  18.   © 2007 UM_, Twin Cities, http://en.www.uml.lodz.pl/index.php?str=2029 .
  19.   © 2005–2009 www.yerevan.am, Yerevan Municipality – Sister Cities, http://yerevan.am/main.php?lang=3&page_id=194 .
  20.   2008 Municipality of Milan (Comune di Milano), Milano – Città Gemellate, http://www.comune.milano.it/portale/wps/portal/CDM?WCM_GLOBAL_CONTEXT=/wps/wcm/connect/ContentLibrary/In%20Comune/In%20Comune/Citt%20Gemellate .
  21.   2008 The department of protocol and international relations of Minsk City Executive Committee, Twin towns of Minsk, http://minsk.gov.by/cgi-bin/org_ps.pl?k_org=3604&mode=doc&doc=3604_2_a&lang=eng .
  22.   Lyon.fr, Montreal partner city, http://www.lyon.fr/vdl/sections/en/villes_partenaires/villes_partenaires_2/?aIndex=1 .
  23.   Saint Petersburg City Government, Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties, http://eng.gov.spb.ru/figures/ities .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyon Aldatu lotura Wikidatan