Edukira joan

Lyophyllum favrei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyophyllum favrei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum favrei
Haller Aar. & R. Haller Suhr, 1950
BasionimoaTricholoma favrei

Lyophyllum favrei Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Tricholoma favrei (Basionimoa), Calocybe favrei.

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, erdian irtengune baten zantzuekin, ertza mehea eta uhindua, leuna berezko fibrilekin, arre-more-gris kolorekoa tonalitate desberdinekin ale batetik bestera. Pruina fin batek estalia ale gazteen gainazala, igurtziz gero, laster beltz bihurtzen diren orban gorriak agertzen dira.

Orriak: Oso estu, estuak, libreak edo biribildu-marjinatuak, hori distiratsu kolorekoak ukitzean gorrixkaz zikintzeko joerarekin, gero ukitutako lekuetan belztu egiten da.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, erregularra edo pixka bat okertua, zuria, goialdean pruinaduna, kapelaren azpi-kolorekoa.

Haragia: Trinkoa, zuri-horixka gorritzeko joerarekin eta gero belzteko. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du. Favrei epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferoen eta hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Alpeak, Frantzia, Irlanda.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 331 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Lyophyllum favrei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]