Má vlast

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bedřich Smetana

Má vlast (oro har Nire herrialdea edo, egokiago, Nire Aberria bezala itzulia), Bedrich Smetana konposatzaile txekiarrak 1874 eta 1879 bitartean konposatutako sei olerki sinfonikozko talde bat da. Sei mugimendutako lan oso bat bezala aurkezten den arren, olerki sinfonikoetako bakoitza, banakako lan bezala idatzi zen.

Smetanak, lan hauetan, Franz Lisztek abiarazi zuen olerki sinfonikoaren estiloa erabiltzen du, XIX. mendearen amaieran, ohikoa izan zen musikaren orientazio nazionalista bat barne hartzen duena. Olerki bakoitzak, Bohemiako elezaharren, historiaren edo landa paisaien alde bat irudikatzen du.

Vyšehrad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vyšehrad gaztelua Moldava ibaiaren inguruan

Lehen olerkiak, 1874ko irailaren amaieran hasia, urte bereko azaroak 18an amaitua eta 1875eko martxoak 14an estreinatu zena, Pragako Vyšehrad gaztelua deskribatzen du, antzinako txekiar erregeen gortea izan zena.

Olerkia, Lumirren harparen musikarekin hasten da, Lumir, gorteko abeslaria delarik, jarraian, gazteluko armategiaren soinuetara mugituz. Hurrengo zatian, Smetanak bere historia deskribatzen du, martxa batekin amaituz. Harpak berriz jotzen du, gazteluaren edertasuna gogorarazteko. Jarraian, Moldava ibaiaren igaroa entzun daiteke, eta olerkia Lumirren harparekin amaitzen da.

Smetana, lan hau idatzi zuenean, jada erabat gor zegoen.

Vltava[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moldava ibaia, Pragatik igarotzean

Bigarren olerkia, Vltava (Moldava ibaiaren izen txekiarra), 1874ko azaroak 20 eta abenduak 8 artean konposatua izan zen, eta 1875eko apirilak 4an estreinatua. Mi txiki doinuan idatzia, 12 minutu inguruko iraupena du.

Konposatzailearen hitzetan:

« Konposaketak Moldava ibaiaren ibilbidea deskribatzen du: bere iturria bi iturburu txikitan, Moldava Hotza eta Moldava Beroa, bien elkarketa, bere igaroa larre eta basoen artean, nekazarien ezkontza bat ospatzen den paisaietatik zehar, naiadeen dantza ilargiaren argitan; ibaitik gertu, gaztelu harroak, jauregiak eta hondakinak altxatzen dira. Moldava San Joaneko urlasterretan erortzen da, eta, ondoren, berriz zabaltzen da, eta bare jarraitzen du Pragarantz, Vyšehrad gazteluaren aurretik igarotzen da, eta urrunean maiestatetsu desagertzen da, Elba ibaian itsasoratuz.  »

Hasierako gaia, Moldavak jatorria duen bi iturburuak irudikatzen dituena, zeharkako txirularekin interpretatua da. Aurrerago, metalezko haizezko musika tresnen sekzioa entzun daiteke, baso batean ehiza adarren soinuak irudikatzen, nekazarien ezkontzako dantza irudikatzen duen polka bat, eta harizko musika tresnak, uretako ninfen dantza irudikatzen. Platerek eta tinbalek, San Joaneko urlasterrak irudikatzen dituzte.

Motif of Vltava

Smetanak olerki honetan erabilitako teknikak, konposaketako tonuak, irudikatzen dituzten paisaiak modu bizian, ia literalean deskribatzeko erabiltzean datza.

Lan hau da, inongo zalantzarik gabe, Smetanaren ezagunena, eta zehaztu gabeko jatorriko antzinako kantu herrikoi baten egokitzean oinarritzen da, Israelgo ereserkia den Hatikvaren oinarria ere badena. Litekeena da, Smetanak, melodia, Ack, Värmeland izeneko bertsio suediar batetik egokitu izana.

Šárka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren olerkia, 1875eko otsailak 20an amaitua izan zen, eta, bere izenburua, Šárka gerlari amazonagandik jasotzen du, Dontzeilen Gerra izeneko antzinako elezahar txekiarrekoa. Šárka zuhaitz batetara lotzen da, beita bezala, emakume errebeldeek gatibu hartutako emakume bat dela sinestaraziz. Ctirad printzeak askatzen du, eta amazonak, printzearen lagunak mozkortzen ditu ezti-urez, ondoren, Ctirad, amazonaz maitemindu dena, bere adarra jotzeaz konbentzitzeko. Adarraren soinua entzutean, amazonek aldez aurretik ezarritako seinale bat zena, hauek tokira hurbiltzen dira eta gizon guztiak hiltzen dituzte.

Z českých luhů a hájů[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerki hau, bere izenburua, "Bohemiako baso eta larreei buruz" bezala itzul daitekeena, Smetanak, 1875eko urriak 18an amaitu zuen, eta 1878ko abenduak 10ean estreinatu zen. Bohemiako landa paisaien edertasuna irudikatzen du.

Tábor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren olerkiak, 1878ko abenduak 13an amaitua eta 1880ko urtarrilak 4an estreinatua izan zena, bere izenburua, Tábor hiritik jasotzen du, Bohemia hegoaldean dagoena. Hiria, husitek sortu zuten, eta euren hiriburua izan zen Husitar Gerretan zehar.

Blaník[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blaník izeneko olerkia, 1879ko martxoak 9an amaitua eta 1880ko urtarrilak 4an estreinatua izan zen. Bere izena, Blaník menditik jasotzen du, elezaharraren arabera, mendi honen barnean, San Ventzeslaok gidaturiko zaldunek osatutako armada bat lotan ari delarik. Zaldunak esnatu egingo dira, eta herrialdeari, bere unerik okerrenean lagunduko diote (noiz behinka, lau puntu kardinaletatik erasotzen duten lau armaden eraso bat bezala deskribatua).

Musikalki, Blaník olerkia, Tábor amaitzen den bezala hasten dela nabarmendu behar da, aurreko olerkian amaitu gabeko gaia "mailukatuz", baina jarraipena emanez, guduaren jarraipena balitz bezala. Bi olerki hauek, beraz, bikote lotu bat eratzen dute, lehen biek bezala. Vyšehrad olerkia, garaile bihurtzen da Moldava ibaia gaztelu ingurura iristen denean, eta, Blaníken amaieran ere, garaile bihurtzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Má vlast Aldatu lotura Wikidatan