Edukira joan

Málagako erromatar antzokia

Koordenatuak: 36°43′16″N 4°25′01″W / 36.72119°N 4.41687°W / 36.72119; -4.41687
Wikipedia, Entziklopedia askea
Málagako erromatar antzokia
Teatro romano
Kultura ondasuna
Conjunto Alcazabilla
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaMálaga
Koordenatuak36°43′16″N 4°25′01″W / 36.72119°N 4.41687°W / 36.72119; -4.41687
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. I. mendea
Ondarea
BICRI-51-0003875

Málagako erromatar antzokia (gaztelaniaz: Teatro romano de Málaga) Espainiako Málaga hirian dagoen antzoki historiko bat da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena. Antzinako Erromaren garaian eraiki zen, K.o. I. mendean, eta hiriaren erdigunean egon arren 1951. urtean aurkitu zen. Alcazabaren azpian kokaturik dago.

Hiriaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaka izeneko kolonia feniziarrek sortu zten K.a. VII-VI mendeetan eta Menditerraneo mendebaldeko asentamendu garrantzitsuenetakoa izan zen.

Erromatarren erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonia haren egitura mantendu egin zuten erromatarrek eta Inperioa sortu zenean hasi ziren haien erara hiria berriztatzen. K.o. I. mendean eraiki zen erromatar antzoki hau baina ez zuen erabilera luzerik izan, III. menderako bertan behera utzi baitzuten. Antzokia zegoen esparruan gazitegi industriak behar zituen eraikinak altxatu ziren auzoari bestelako erabilera bat emanez. Antzokiaren hondarretan garum arrain-saltsa egiteko askak aurkitu dira. V. menderarte iraun zuen industria honek bertan eta ondoren hilerri gisa erabili zen eremu hau.

Hurrengo mendeetan arabiarrek Alcazaba eraikitzeko erabili zituzten erromatar antzokiko harri ugari[1].

Ustegabeko aurkikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951. urtean lorategi batzuk egiteko Alcazabaren oinean zegoen maldan lanak egiten hasi ziren eta harresi bateako atea izan zitekeena aurkitu zuten. Lanek aurrera jarraitu zuten eta Aditus Maximus antzokirako sarrera zela konturatu ziren[2]. Kultur Etxea zen eraikinaren azpian zeuden antzokiaren hondarrak eta hainbat eztabaidaren ondoren 1990. hamarkadan Kultur Etxea eraitsi eta antzoki erromatarra azaleratzea erabaki zen.

1972ko martxoaren 16an Kultur intereseko ondasun izendatu zen Málagako erromatar antzokia.

2010. urtean Interpretazio zentrua eraiki zen antzokiaren mutur batean. Antonio Tejedor izan zen arkitektua eta altzairuz, egurrez eta beiraz eraikitako prisma kuadrangeluarra da[3].

Vitruvio arkitekto erromatarrak ezarritako eredua jarraikiz eraiki zen antzokia.

Cavea eraikitzeko Alcazaba muinoarenb malda aprobetxatu zen. Bi maila zituen cavea horrek, azpialdekoa eta ertaina. Goiko cavea ere izan zuenik ez dago dokumentaturik, baina hara igotzeko eskailerak badaude. Antzokia eguzkitik babesteko velum oihala ezartzeko zutabeak han egongo ziren.

Cavea-ren oinean orchestra eta scaena daude eta Flaviar garaiko marmolean idazki bat aurkitzen da. Scaena ("oholtza") eremu errektangularra zen eta hura baino beherago zegoen orchestra, harmaila eta oholtzaren artean dagoen eremu erdi-zirkularra[1]. Orchestra horretan abesbatza eta agintariak kokatzen ziren[2]. Oholtzaren atzealdea zutabez eta enperadore eta pertsona ahaltsuen irudiz apaindurik zegoen, frons scaenae izenez ezagutzen dena.

Antzokira sartzeko hiru ate zeuden; valva regia erdigunean eta bi valvae hospitalium, alboetan simetrikoki kokaturik zeudenak.

Eraikuntza materialei dagokienez inguruko harrobietako marmola erabili zen nagusiki, Mijas, Las Cabras eta El Torcal harrobietatik ekarritakoak hain zuzen ere. Apaingarri batzuk urrutitik ekarri ziren, esate baterako Kios uharteko porfido berdea[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Teatro Romano de Málaga (TRM)» www.andalucia.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. a b c (Gaztelaniaz) TEATRO ROMANO – Patrimonio de nuestra Málaga. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Centro de Visitantes del Teatro Romano de Málaga / Tejedor Linares & asociados» ArchDaily México 2015-08-27 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]