Máximo Ruiz de Gaona
Máximo Ruiz de Gaona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Esprontzeda, 1902ko urriaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1971ko azaroaren 17a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hezitzailea, paleontologoa, mikropaleontologoa, geologoa, esploratzailea eta erregelapeko elizgizona |
Kidetza | Natura Historiaren Espainiako Errege Elkartea Euskal Herriko demarkazio piiarista Vianako Printzea Erakundea Natur Zientzien Museo Nazionala Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Aranzadi Zientzia Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Eskolapio |
Máximo Ruiz de Gaona Leorza (Esprontzeda, 1902ko urriaren 20a - Iruñea, 1971ko azaroaren 17a) nafar elizgizona eta paleontologoa izan zen.
Ogibidez irakaslea, bere lana ikerkuntzarekin batera eraman zuen, bere garaiko geologo eta paleontologo askorekin kolaboratuz (Bataller, Colom, Crusafont, van Straelen, Villalta...). Aranzadi Zientzia Elkartearen fundatzaileetako bat izan zen, baita beste erakunde askoren kide ere, tartean Vianako Printzea Erakundea,[1] Real Sociedad Española de Historia Natural edo Madrilgo Natur Zientziako Museo Nazionala.[2]
Bere espezialitatea Nummulitidoak eta beste mikrofosilak izan ziren. Halere, espeleologoekin eta arkeologoekin kolaboratu zuen kobazuloetako aztarnak ikertzen,[1] Miozenoko ugaztunei buruzko ekarpenak egin zituen, eta Kuaternarioko fauna bilketa askotan parte hartu zuen.[3] Bere lanak oinarrizkoak dira Pirinioko eta kantabriar kostaldeko geologiaren eta paleontologiaren ikerketan, eta haietako batzuek garrantzi berezia dute, jada desagertutako aztarnategiei buruz direlako (Orobe, Koskobilo...).[1]
Urbasako aztarnategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1918an Congregacion de las Escuelas Pías erakunde erlijiosoan sartu zen (“eskolapioak” izenez ezagunagoak), 1925ean apaiz ordenatu zelarik.[1]
Iruñean irakasle ari zela, 1932tik aurrera Urbasako Nummulitikoa ikertzen hasi zen.[4] Orobe mendian (Altsasu) dekapodo kretazikoen aztarnategia lokalizatu zuen, Europako garrantzitsuenetakoa.[5] Federico Gomez Lluecaren laguntzarekin pleistozenoko ugaztunak identifikatzen aritu zen, eta sasoi berean hasi zuen harremana Belgikako Erret Museoko Van Straelenekin.[6]
1940ean Tolosako ikastetxera aldatu zen. Ordutik aurrera, Gomez de Llarena eta Gomez Llueca geologoekin izandako harremanen ondorioz, paleontologia arloan buru-belarri sartu zen. Urte hauetan aztertu zuen sakonki Orobeko aztarnategia Manuel Laborderekin batera.[7] Urbasan, Lizarrara eginiko errepide berriak irekitako trintxeran Maastrichtar solairu bat lokalizatu zuen; bertan, besteak beste, Squalicorax pristodontus eskualoaren haginak aurkitu zituen, Espainian espezie honen aipu bakarra izan zena 1996 arte.[8]
Espeleologoekin harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944ean Ruiz de Gaona Txispiri kobazuloa (Gaztelu) industen aritu zen: aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten (giza aztarnak, zeramika eta tresna litikoak) baita paleontologikoak ere; hauek Miquel Crusafonti bidali zizkion Sabadellera.[9]
1945ean Bermeoko Orri Geologikoa prestatzen ari zirela (38 zkia), Joaquin Mendizabal, Gomez de Llarena, Ruiz de Gaona eta Manuel Laborde Ean (Bizkaia) zaldi-aztarnaz betetako arrakala bat lokalizatu zuten karehaitz urgoniarrean; 1970ean, bertako laginetatik, Equus caballus eansis espezie berria deskribatuko zen.[10] Urte bereko udan, Aralarren antolatutako astebeteko espedizio espeleologikoaren partaide izan zen. Partehartzaileen artean zeuden naturalista katalanen eraginez (Jose Maria Thomas, Francesc Español, Ramón Margalef, Joaquin Mateu) eta bereziki Jesus Elosegiren ekimenez, Aranzadi Zientzia Elkartea sortu zuten.[11][12] Negu horretan Troskaeta haitzuloa (Ataun) ikertzen hasi ziren, eta Ruiz de Gaonak paleontologia arloan kolaboratu zuen.[13][12]
Erreferentziako zientzialaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an, Maximo Ruiz de Gaona Donostian ospatutako “XIX Congreso de la Asociación Española para el Progreso de las Ciencias” antolatzen aritu zen, Aranzadiko beste kideekin batera.[14]
1949an Pierre Rat eta Raymond Ciry geologoek Espainia iparraldea aztertzeari berrekin zioten, gerra zibilaren etenaren ostean; hori dela eta hainbat espezialistekin harremanetan hasi ziren, tartean Ruiz de Gaona.[15][16] Urte berean Oñatiko Ahuntz Koban eginiko ikerketetan parte hartu zuen, Aranzadiko taldekide Jesus Elosegi eta Reyes Korkostegirekin batera kalikatak eginez eta lagin bioespeleologikoak jasoz.[17][18][10]
1950ean Aitzbitarte II koban (Orereta) indusketak egin zituen Gomez de Llarena eta Rodriguez de Ondarrarekin batera.[19] Gainera, urte honetan Koskobilon (Olatzagutia) harrobian aurkitutako silex aztarnategia aurkeztu zuen, Goi Paleolitoko (Aurignac, Solutre eta Madelein) 5000 piezatik gorakoa, hurrengo urteetan espezialistentzat aztergai izango zena.[20][21] 50. hamarkada hasieran Tolosan zen oraindik, lana ikerketarekin bateratuz, eta geologia arloan ziharduten ikerlariekin harremanetan, hala nola 1951ean Bruselako Unibertsitatetik Euskal Herrira espedizioan etorritako taldearekin;[22] 1953ko uholdeek ikastetxean triskantza handiak egin zuten, eta tarte batez ikerketak eten behar izan zituen.[6]
Iruñeko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sasoi horretan gorreriak klaseak ematea eragotzi zion; 1956ean Iruñeko eskolapioetara aldatu zen, eta audifono bati esker irakaskuntzari berrekin zion. Urte horretan atera zuen Natur Zientzien lizentziatura,[7] Madrilgo Complutense Unibertsitatean.[3]
Orduan Vianako Printzea Erakundearekin harremana estutu zuen; adibidez, 1957an espeleologia sailak antolatutako II Euskal Espeleologia Jardunaldietan parte hartu zuen, kongresukideei estratigrafia, tektonika eta hidrologiari buruzko klaseak ematen, Zudaireko ubegian eta Urbasako lautadan zehar.[23]
Ikerlari asko Ruiz de Gaonaren ikerketetan oinarritu ziren abiapuntu bezala, bere sasoian[24] [25] zein geroago ere.[26] [15] Ikasgelan ere ikerkuntzarekiko zaletasuna sustatu zuen: 1962an haren 15 urteko ikasle batzuek Legin Txiki haitzuloan (Ibero-Etxauri) aztarnategia aurkitu zuten.[27]
1971ean hil zenean, bere ekarpenaren garrantzia ezaguna zen zientzia munduan; ez ordea hortik kanpo, gizon diskretua izan baitzen.[1] Hori dela eta, bere heriotzaren 25. urteurrenean, Vianako Printzea Erakundeak bere aldizkariaren ale berezi bat eskaini zion.[28] Gaur egunean, Ruiz de Gaonak bizitzan zehar jasotako aztarna paleontologikoak ez daude ikusgai; Natur Zientzia Museoaren faltan, Nafarroako Arkeologi Museoaren biltegian gordeta daude.[29]
Espezie berrien aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maximo Ruiz de Gaonak espezie berri asko aurkitu eta izendatu zituen bere ikerketetan zehar, batzuk euskarazko izenekin:[30]
- Siderolites olaztiensis foraminiferoa (Olatzagutia).
- Galathea orobensis, Galathea straeleni (Van Straelenen omenez) eta Eumunidopsis orobensis krustazeoak (Orobe, Altsasu).
- Urbasan, Nummulites gomezi-batalleri (Gomez-Lluecari eta Batallerri eskainia) eta Nummulites colomi (Colom lagunari eskainia).
- Getaria-Zumaian Laffiteina vallensis (Alfonso del Valleren omenez) eta Laffiteina yarzai (Ramon Adan de Yarzaren omenez).
- Colomekin batera, Nafarroan: Planulina cushmani, Ammobaculites pyrenaicus, Sigmoilina bartoniensis, Eponides carolinensis navarrensis, Robulus olianensis eta Siphotextularia olianaensis.
Era berean, beste ikertzaileek aurkitutako hainbat espezie berri bere omenez izendatu zituzten:
- Galathea ruizi (Van Straelen, Orobe).
- Nummulites gaonensis (Gomez Llueca, Alacant).
- Dendrosmilia ruizi (Bataller,Bilbo).
- Prohinnites ruizi (Bataller, Lleida).
- Cerithiopsis ruizi eta Gaonella ruizi (Bataller, Bilbo).
- Discohelix ruizi (Bataller, Zubielki).
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Astibia Ayerra, Humberto. (). «Presentación» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatua 2011/12/27 egunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Máximo Ruiz de Gaona» www.aranzadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) del Valle de Lersundi Mendizábal, Joaquín. (). «La Hoja de Pamplona: evolución de su conocimiento geológico» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Baceta Caballero, Juan Ignacio; Lertxundi, Dan; López Horgue, Miguel Ángel. (). «Evolución sedimentaria del episodio mixto carbonatadoterrígeno del Albiense Superior-Cenomaniense Inferior entre Altsasu (Nafarroa) y Asparrena (Araba): la unidad Albeniz» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Calzada Badía, Sebastián. (). «El P. M. Ruiz de Gaona y el Museo Geológico del Seminario de Barcelona» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Latasa, Jesús Heliodoro. (1996). «M. Ruiz de Gaona: reseña humana de un escolapio» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carmelo Corral, José. (). «"Squalicorax pristodontus" (Agassiz 1843), selacio citado por M. Ruiz de Gaona en la Sierra de Urbasa (Navarra): Descripción de nuevo material en Álava» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Aranzadi Zientzia Elkartea. (1951). Munibe (Donostia) 3 (1): 81..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Astibia Ayerra, Humberto; Pereda Suberbiola, Xabier; Murélaga Bereicua, Javier. (). «Máximo Ruiz de Gaona como prehistoriador y paleontólogo de vertebrados» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Aranzadi Zientzia Elkartea. (1950). «Sección del Museo de Ciencias Naturales. Inauguración de la Sala de Prehistoria y Ciencias Naturales» Munibe (Donostia) 2 (1).
- ↑ a b Enciclopedia general ilustrada del País Vasco.. Editorial Auñamendi [1970-<2003>] ISBN 8470251473. PMC 35033343. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ Llopis, Noel. Gómez de Llarena, Joaquín.. (1949). «Estudio geológico de la caverna Troskaeta-ko-kobea (Ataun - Guipúzcoa)» Munibe (Donostia) 1 (1).
- ↑ (Gaztelaniaz) Truyols Santonja, Jaime. (). «Un original inédito de Máximo Ruiz de Gaona» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ a b Rat, Pierre. (1998). «Setenta años de investigaciones de los geólogos de la Universidad de Dijon en la Cuenca Vasco-Cantábrica» Naturzale 13: 51-66..
- ↑ Rat, Pierre. (1980). «Les Systèmes Urgoniens et les Paysages du Guipúzcoa (Pays-Basque)» Munibe (Donostia) 23 (3-4): 179-193..
- ↑ Rodríguez de Ondarra, Pedro. (1951). «Ohar bibliografikoa» Munibe (Donostia) 3 (1): 105-106..
- ↑ Español F, Mateu J.. (1950). «Sobre algunos insectos cavernícolas del país vasco-navarro» Munibe (Donostia) 2 (4): 182..
- ↑ Aranzadi Zientzia Elkartea. (1951). «Catálogo Espeleológico de Guipúzcoa» Munibe (Donostia) 3 (1): 80-83..
- ↑ Maluquer de Motes J. (1954). «La industria lítica de Olazagutía» Príncipe de Viana (Iruñea) 54-55: 9-27..
- ↑ ARLEGI, Mikel. RIOS-GARAIZAR, Joseba. RODRÍGUEZ-HIDALGO, Antonio. LÓPEZ-HORGUE, Mikel A. GÓMEZ-OLIVENCIA, Asier. (2018). «Koskobilo (Olazti, Nafarroa): nuevos hallazgos y revisión de las colecciones» Munibe (Donostia) 69.
- ↑ Denaeyer, M. (1951). «Una excursión de la Universidad de Bruselas por el País Vasco. Impresiones geológicas» Munibe (Donostia) 3 (3-4): 214-222..
- ↑ Santesteban, Isaac. (1976). «20 años de espeleología en Navarra (1952-1974).» catalogo.sanchoelsabio.eus (Nafarroako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ Mangin, JP. (1960). «Le Nummulitique Sud-pyrénéen l’ouest de l’Aragon» Pirineos 51-58: 1-631..
- ↑ CRUSAFONT, M. (1961). «El cuaternario español y su fauna de mamiferos. Ensayo de síntesis» Speleon (Oviedo) XII (3-4).
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) Pomés Ruiz, Ramiro; Arbizu Senosiáin, Miguel. (). «Vivencias en las excursiones del P. M. Ruiz de Gaona» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias. 1996, Nº. 14-15 - Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ Sicilia, Oscar. «En las entrañas del Museo de Arqueología de Navarra. Segunda parte.» http://www.sakon.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 16a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calzada Badía, Sebastián. (). «Gaonella, n. gen. y otros temas paleontológicos de M. Ruiz de Gaona» Príncipe de Viana. Suplemento de Ciencias (14) ISSN 0214-6622. (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).