Måneskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Måneskin
Måneskin in 2021.jpg
Måneskin logo.svg
Datuak
JatorriaErroma
Musika motarock, funk rock (en) Itzuli, rap rock (en) Itzuli, Stoner Rock, Glam rock, hard rock, rock alternatibo eta pop rock
Urteak2015
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sony Music
Sony Music Entertainment
Damiano David
Victoria De Angelis
Thomas Raggi (en) Itzuli
Ethan Torchio (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
maneskin.it
IMDB: nm10149922 Facebook: maneskinofficial Twitter: thisismaneskin Instagram: maneskinofficial Youtube: UCgQna2EqpzqzfBjlSmzT72w TikTok: therealmaneskin Souncloud: maneskin Spotify: 0lAWpj5szCSwM4rUMHYmrr iTunes: 1312874741 Last fm: Måneskin Musicbrainz: 3862342a-43c4-4cdb-8250-bfdbfb5e1419 Songkick: 9479899 Discogs: 6184259 Allmusic: mn0003698978 Deezer: 13612387 Edit the value on Wikidata

Måneskin Erromako rock talde bat da, Damiano David (abeslaria), Victoria De Angelis (baxua), Thomas Raggi (gitarra) eta Ethan Torchio (bateria) kideek 2016an sortua.[1] X Factor talentu lehiaketan eman ziren ezagutzera 2017an, bigarren postuan sailkatuz. 2021ean Sanremoko kantu jaialdia irabazi zuten "Zitti e buoni" abestiarekin. Ondorioz Italia ordezkatu zuten 2021eko Eurovision Abesti Lehiaketan, eta hau ere irabazi zuten.

Taldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eratzea eta lehen urteak (2015-2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2015eko azaroan eratu zen, bertan Damiano David abeslariak Victoria De Angelis baxu jolea kontaktatu zuenean talde bat eratzeko asmoarekin. Urte batzuk lehenago, biek lehen kolaborazio bat izan zuten. Taldeari gitarran Thomas Raggi batu zitzaion, De Angelis-en institutuko laguna, eta baterian Ethan Torchio, Facebook-eko iragarki bati esker taldea aurkitu zuena.

Haien lehen ebentoa 2016ean izan zen, Pulse - Institutuetako Taldeen Leihaketan, eta irabazi egin zuten. Bertan erabili zuten ere lehen aldiz Måneskin izena, danierazko hitz bat (ilargiaren argia bezala itzuli ohi dena), De Angelis-en ama hizkuntza. Urte berean, haien lehen kontzertu ofiziala burutu zuten Marka Independenteen Bileran, Faenzan.

X Factor eta Il Ballo Della Vita (2017-2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an X Factor talento-programaren 11. denboraldian hartu zuten parte, eta bertan sartzea lortu ondoren, bigarren postuan geratu ziren, Manuel Agnelli mentore gisa zutelarik. Haien parte hartzearekin batera haien lehen EPa argitaratu zuten, Chosen (Hautatutakoa), platinozko disko bikoitza bezala erregistratu zena bertako kanta Chosen-ekin batera, single gisa argitaratu zutena.

Honen ondoren, Italiar telebistako hainbat programetan agertu ziren gonbidatu bezala, hala nola Che Tempo Che Fa, E Poi C'è Cattelan, Ossigeno edo Saturday Night Live. 2018ko maiatzaren 23an haien bigarren single-a argitaratu zuten, Morirò Da Re (Errege gisa hilko naiz), baita ere platinozko disko bikoitza bihurtuko zena.

2018ko ekainean Chosen-i esker irabazitako platinozko diskoak jaso zituzten Wind musika sarietan, eta uda berean Radio Italia Live-en kontzertuan eta Wind Summer Festival-ean hartu zuten parte. Udazkenean Italian zehar gira burutzen zuten bitartean, irailaren 6ean Imagine Dragons taldearen kontzertua ireki zuten Milanen.

Irailaren 28an Torna A Casa (Itzuli zaitez etxera) single-a argitaratu zuten, ospe handia lortzen eta FIMI-ren zerrendaren buruan kokatu zen lehena izaten. Izan ere, single-a 5 aldiz platinozko disko gisa zertifikatuta dago. Urriaren 25ean X Factor-en 12. denboraldiko lehen programan abestera gonbidatuak izan ziren, eta hurrengo egunean haien lehen albuma, Il Ballo Della Vita (Bizitzaren dantza) argitaratu zen, bertan 12 kanta agertzen zirelarik. Albumaren ondorioz, 2018ko azaroan Europan zehar itzulia burutu zuten, hiri bakoitzean sarrera guztiak salduz. Honen ondorioz, 2019ko udan data berriak argitaratu zituzten. Gainera, albuma aurkezteko urriaren 24ean zinemetan This Is Måneskin dokumentala emititu zuten, ia 75000€-ko irabazpena suposatu zuena.

2019ko urtarrilaren 18an albumeko Fear For Nobody (Inorren beldur ez) kantaren bideoklipa publikatu zuten, eta apirilaren 11an L'Altra Dimensione (Beste dimentsioa) kantarena. Azken hau haien FIMI zerrendako laugarren Top 10 kanta bihurtu zen. Ondoren, aurretik esan bezala, udan Europan zeharreko itzulia amaitu zuten, eta irailaren 13an Le Parole Lontane (Urrutiko hitzak) kantaren bideoklipa argitaratu zuten, berehala YouTube Italiako pil-pilean atalean kokatu zena. Taldeak geroago aitortu duen moduan, kanta hau haien proiektutik hurbilenetarikoa da, eta oso lotura berezia sentitzen dute harekiko.

2019ko urrian berriz ere X Factor-en kantatu zuten, 13. denboraldian, eta azaroan Londreseko The Dome ospetsuan eman zuten kontzertu bat

Sanremoko Kantu Jaialdia, Eurovision Abesti Leihaketa eta Teatro D'ira - Vol. I (2020-2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020eko urriaren 30ean taldea musika eszenara bueltatu zen Vent'anni (Hogei urte) kantari esker, haien bigarren albumeko aurrerapen gisa aurkeztu zena. Bi hilabete geroago, Sanremoko kantu jaialdiko parte hartzaile bezala konfirmatu zituzten Zitti E Buoni (Ixo eta txintxo) kantarekin. 2021ko otsailean jaialdia ospatu eta irabazi zuten. Martxoaren 21ean, haien bigarren albuma, Teatro D'ira - Vol. I argitaratu zuten, bertan 8 kanta zeudelarik.

Sanremoko kantu jaialdiko irabazle izanda, Italia 2021eko Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatzeko aukera eman zitzaien, eta hau onartu ondoren, maiatzean Rotterdamen ospatzen zen jaialdian egon ziren. Taldeak leihaketa irabazi zuen 524 punturekin, bigarren postuan geratu zen Frantziak 499 lortu zituen bitartean. Honek Italiaren hirugarren irabazpena suposatu zuen leihaketan, aurreko biak 1964 eta 1990ean izan zirelarik.

Eurovision irabazi ondoren, taldearen ospeak gorakada ikaragarria jasan zuen: taldearen instagrameko kontu ofizialak 1,5 milioi segitzaile berri lortu zituen, eta taldeko kide bakoitzarenek ere nabarmen gora egin zuten. Leihaketa eta geroko egunean soilik, maiatzaren 23an, Zitti E Buoni kantak 4 milioi entzute erregistratu zituen Spotify plataforman, bertan Kanta Biralen Zerrenda Globalean 4. postua segurtatuz. Kanta 28 herrialdeetako Spotify zerrendetan ageri zen, hauen erdia lehen postuan izanik. Era berean, Spotify-ko Top 50 zerrendan kokatu ziren 9. postuan, eta haien Hilabeteroko Entzuleen zenbakia ia 5 milioiera ailegatu zen. Azkenik, munduko hirugarren artistarik entzunenak izatera ailegatu ziren maiatzaren 26ean Spotify, iTunes eta Apple Music kontuan hartuta.

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il ballo della vita (2018)
  • Teatro d'ira: Vol. 1 (2021)

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chosen (2017)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «ARTISTA / MANESKIN» Rolling Stone Italia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.