Méridako gudua

Koordenatuak: 38°54′N 6°18′W / 38.9°N 6.3°W / 38.9; -6.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Méridako gudua
Espainiako Gerra Zibila
Data1936ko abuztuaren 10a - 11
LekuaMérida
Koordenatuak38°54′N 6°18′W / 38.9°N 6.3°W / 38.9; -6.3
EmaitzaMatxinatuen garaipena.
Gudulariak
Espainia Espainiako Bigarren Errepublika Espainia Nazionalak
Buruzagiak
Espainia Carlos Rodríguez Medina[1] Espainia Carlos Asensio
Espainia Heli Rolando de Tella
Indarra
2.000 miliziano eta guardia de asalto[2] 1.000 erregular
Galerak
250[1] Ezezagunak

Méridako gudua Espainiako Gerra Zibileko lehengoetako gudua izan zen, milizia errepublikanoak Afrikatik zetorren armada gelditzen saiatu zirenean Méridako hiri historikotik gertu, nahiz eta azkenean ez lortu.

Matxinoak errepublikanoak hiritik kanpora bota zituzten 1936ko abuztuaren 10ean eta bertako kontrola finkatu zuten hurrengo egunean. Honek, Yagüe jeneralari lagundu zion Badajoz hiria beregan hartzeko egun batzuk geroago.

Afrikako armadaren aurrera pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada Nazionala, Asensio koronela buru zuela, Sevillan elkartu zen italiar eta alemaniar laguntzarekin, iparralderantz jotzeko abuztuaren 2an Queipo de Llano jeneralak emandako kamioiekin. Castejón komandanteak jarraitu zituen beste soldadu talde batekin abuztuaren 3an.

Asensiok iparralderantz jo zuen, eraso errepublikanoei aurre egiten abuztuaren 6an. Hurrengo egunean, Afrikako Armadak Errepublikaren miliziak Almendralejoko hiritik bota zituen, gudu gogor eta odoltsu baten ondoren. Miliziak iparrera joan ziren Meridara iritsi arte. Bitartean, odolez betetako matxinoak ez zuten aurrera jo, Castejónen zain egon ziren eta.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikanoek lubakiak eraiki zituzten Guadianan, Meridatik zenbait kilometro hegoaldera, abuztuaren 10ean. Asensiok gogor eraso zituen, zubian zeuden miliziak gainditu zituen, erreka kontrolpean eduki eta hiria beregan hartu zuen.[3] Errepublikanoak atzera joan ziren bilduta geratzera arriskatu baino lehen.

Gero, Yagüeren soldaduak ekialderantz joan ziren Badajozetik gertura iritsi arte Asensio eta Castejónekin. Destakamendu bat bidali zuen Tella teniente koronela buru zuela Méridako hiria gorde zezan. Abuztuaren 11n, milizia errepublikanoek Madriletik iritsitako Guardia Zibil eta Asalto Guardia kontingente batek indartu zituen abuztuaren 11ean. Merida eraso zuten baina Tella legionario profesionalek gainditu zituzten gudu hartan.[4]

Bitartean Yagüeren indarrek Badajoz hartu zuten bertako biztanleak beldurrez beteta utzirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Espinosa, Francisco. (2003). La columna de la muerte. El avance del ejército franquista de Sevilla a Badajoz. Madril: Editoríal Crítica, 52-53 or..
  2. Thomas, Hugh. (2001). The Spanish Civil War. Londres: Penguin Books, 360 or..
  3. de la Cierva, Ricardo. (2000). Franco, la historia. Madril: Editorial Fénix, 333 or. ISBN 84-88787-34-0..
  4. Beevor, Antony. (2006). The Battle for Spain. The Spanish Civil War, 1936-1939. Londres: Penguin Books, 120 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]