Mónica Cahen D'Anvers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mónica Cahen D'Anvers

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1934ko azaroaren 7a (89 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Ezkontidea(k)César Mascetti (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta aktorea
IMDB: nm0586214 Edit the value on Wikidata

Mónica Cahen D'Anvers (Buenos Aires, 1934ko azaroaren 7a), Monica Mihanovich izenarekin ere ezaguna, argentinar kazetaria, aktore ohia eta telebistako aurkezlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilbert George Louis Cahen D'Anvers kondearen ―Frantziar Aristokrata― eta María Elina Láinez Peralta de Alvear argentinarraren alaba. Bigarren mailako ikasketak burutu zituen Olivosko Northlands Eskolan eta bere unibertsitateko ikasketak Cambridge Unibertsitatean. Konex saria irabazi zuen 1981ean eta 1987an kazetaritza lanengatik eta 25 Martín Fierro sari.1957an Iván Mihanovichekin ezkondu zen eta ezkontza horretatik Sandra Mihanovich eta Iván (Vane) Mihanovich semea jaio ziren. Urteak geroago, Mihanovichengandik banandu zen eta 1978az geroztik César Mascetti kazetariarekin bizi da (j. 1941), 2003an ezkondu ziren, 25 elkarrekin bizi ondoren.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964 eta 1970 artean El amor es cara de mujer telenobelan lan egin zuen. Halaber, 1964 eta 1965 artean zineman bi agerraldi izan zituen Con gusto a rabia eta Extraña invasión filmeetan, hurrenez hurren. 1979an itzuli zen zinemara, Expertos en pinchazoa filmean bere burua antzezten.

Geroago, aktore karrera utzi egin zuen kazetaritzara dedikatzeko.

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monica 1966ko urtarrilaren 3an hasi zen Telenoche albistegiko aurkezle lanetan. Hasieran, bikote gisa aritu zen Andrés Percivale kazetariarekin, baina geroago César Mascettik ordezkatu zuen eta albistegiaren buruan bien presentzia urte askotan izan zen kate horren ezaugarri bereizgarrietako bat.[1] 1978 eta 1980 artean Mónica presenta kazetaritza programa zuzendu zuen, hasieran astero eta gero egunero.[2] 2001ean Martín Fierro de Oro saria eman zioten beren ibilbideagatik. Cahen D'Anvers-Mascetti bikotearen lan bateratuak 2003. urtera arte iraun zuen, Canal 13an eta Todo Noticias-en lan egiteari utzi zioten arte. 2004ko apirilean biak Radio del Platan hasi ziren lanean, Mónica y César izeneko programan,

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko ekainaren 6an, Mónica eta César ezkondu egin ziren ekitaldi diskretu batean, eta horrela ia 25 urteko erromantizismoa koroatu zuten. San Pedron baserria dute (150 km Buenos Airesetik ipar-mendebaldera), La Campiña de San Pedro de Mónica y César izenekoa. [3] Bisita daiteke eta jatetxea ere badu. Landa osoan zehar bisita gidatuak ere baditu eta denda bat ere badago eta bertan gozoki desberdinak dasta daitezke, hala nola pikuak, laranjak, mertxikak, pomeloa, etab.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965: Show Rambler
  • 1966/1968: Las travesuras de Malvino (luego llamado El libro gordo de Petete)
  • 1966-1973: Telenoche
  • 1972: La Televisión
  • 1976: A mi Estilo
  • 1977-1980: Mónica Presenta
  • 1981-1982: Mónica y Andrés
  • 1985: El Candidato
  • 1986: El Personaje
  • 1988: Edición Especial
  • Enero-Junio 1989 y enero-Marzo 1990: Canal 13 Informa
  • Julio-Diciembre 1989: Titulares 13
  • 1990-2003: Telenoche
  • 1993-1995: ¿Te Acordás, Mónica?
  • 1996-2003: Al Pan Pan
  • 2004: Telenoche Especial
  • 2008-2014: Frutas de la Huerta
  • 2017: Juventud Acumulada

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bonifazi, Kamala (2012): «Mónica Cahen D’Anvers y César Mascetti»[Betiko hautsitako esteka], artículo en la revista Solo Líderes. Consultado el 16 de febrero de 2012.
  2. «Mónica presenta», artículo en el sitio web Terra (Buenos Aires).
  3. La Campiña de Mónica y César, sitio web de la pareja.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]