Edukira joan

Münevver Belen Gözeler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Münevver Belen Gözeler
Bizitza
Jaiotzaİzmit, 1913
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaIstanbul, 1973 (59/60 urte)
Hezkuntza
HeziketaMimar Sinan Fine Arts University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Münevver Belen Gözeler (Izmit, Tepecik 1913- Istanbul, 1973) turkiar arkitektoa izan zen, eta Leman Cevat Tomsu-rekin batera, 1934an Turkian titulua lortu zuten lehen bi emakumeak izan ziren.[1]

Münevver Belen Gözeler eta Leman Cevat Tomsu Turkian Arkitektura ikasketak egin zituzten lehen emakumeak izan ziren, Arte Ederren Akademia Nazionalean Arkitektura espezialitatean onartu zituzten 1929an. Aurretiaz biek batera eginak zituzten lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak Istanbulgo Erenköy Emakume Institutuan. Arkitektura karrera 1934an amaitu zuten elkarrekin, eta Turkia errepublikanoan arkitekto titulua lortu zuten lehen emakumeak izan ziren. Euren arteko adiskidetasuna ere harreman profesional bihurtu zen, lehiaketa eta proiektu asko batera egin baitzituzten, hala nola Gerede eta Kayseriko Herriko Etxeak, harik eta, 1940an Münevver Belen ezkondu zen arte Mithat Gözeler ingeniarekin.

Karrera amaitu ondoren, Münevver Belen Istanbuleko Herri Lanen Bulegoan hasi zen lanean 1935ean, eta hiru hilabete geroago Istanbuleko Probintzia Direktorioan. 1939ra arte, Bursan eta Kocaelin jardun zuen. Ostean, Probintzia Direktorioko bulego nagusietara itzuli zen, eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu zuen arte. Bere lana ez dago oso dokumentatuta, funtzionario gisa lan egitean bere lan asko sinatu gabe geratu baitziren. Turkia errepublikanoan aitzindari izan ziren emakume arkitektoen artean, ohikoa da funtzionario gisa lan egitea edo enkargu pribatuen aurrean lehiaketa publikoetan parte hartzea; izan ere, emakumeen berdintasuna eta bizitza publikoan erabat sartzea izan ziren Mustafa Kemal Atatürk-en gobernuaren herrialdea modernizatzeko helburuetako bat. Horrela, bada, Leman Tomsu eta Münevver Belenen lan eta proiektuen artean hainbat Herriko Etxe (Herriaren Alderdi Errepublikanoari lotutako zentro komunitarioak) eta hainbat Landa Institutu (hezkuntza Turkiaren barnealdeko eremuetara eramatera bideratutako gobernuaren ekimena) daude.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Quixal, Xim. (8 de diciembre de 2016). LEMAN TOMSU 1913-1988 | MÜNEVVER BELEN 1913-1973. .
  2. Erkarslan, Özlem Erdoğdu. (1 de septiembre de 2007). «Turkish Women Architects in the Late Ottoman and Early Republican Era, 1908–1950» Women's History Review 16 (4): 555–575.  doi:10.1080/09612020701445966. ISSN 0961-2025..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]