MIDAS
| MIDAS | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | erakundea |
| Herrialdea | Italia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | irabazi asmorik gabeko elkartea |
| Historia | |
| Sorrera | 2001 |
| webgune ofiziala | |
MIDAS (Minority Dailies Association) Europako hizkuntza edo hiztun gutxituen nahiz eremu urrikoen egunkarietako eta hedabideetako erakundea da.[1] ingelesez, European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages edo Minority Dailies Association.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta Bolzanoko Europar Akademian (EURAC) egoitza du Bozen-Bolzanon (Italia). 2001ean sortu zen, 10 hizkuntza-komunitate baino gehiagoko egunkarietako erredakzio-buruen proposamenez, estrategiak elkarrekin koordinatzeko eta informazioa, inprimaketa eta publizitatea trukatzeko, argitalpenak saltzeko kanpainak antolatzeko eta Europako erakundeek hizkuntza gutxituei eta komunikabideei laguntzeko.
2013 urteaz geroztik Edita Slezakova eslovakiarra da Midas elkarteko lehendakaria. Slezakovak esperientzia propioa du lagun, Eslovakian hungarieraz argitaratzen den Uj Szo egunkarian egiten baitu lan. Bere zeregina da bermatzea «produkzioa segurua» dela. Hau da, enpresak bizirauteko behar bertze baliabide duela ziurtatzen du, eta, horretarako, bezeroekin zein hornitzaileekin harremanak egiten ditu eta zabalpen sistema kontrolatzen du. 2023an Euskal Herrian izan zen egun batzuetan, Midasek ekainaren 16an Donostian egin zuen batzarra gidatzeko.[1]
Martxelo Otamendi izendatu zuten elkarteko lehendakari 2025ean.[2]
Egunkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
]13 hizkuntzaz egindako 28 egunkari barne hartzen zituen 2023an, hiru milioi bat europarrek irakurtzen dituztenak. Lurralde eta hizkuntza hauetakoak ziren egunkariak:[4]
- Alemania: Flensborg Avis danieraz eta alemanez, eta Serbske Nowiny sorabieraz.
- Danimarka: Der Nordschleswiger alemanez.
- Kroazia: La Voce del Popolo italieraz.
- Eslovakia: Új Szó hungarieraz.
- Estonia: Molodezh Estonii errusieraz.
- Finlandia: Hufvudstadsbladet, Västra Nyland, Vasabladet eta Österbottens Tidning suedieraz.
- Galizia: Nòs Diario galizieraz.
- Åland uharteak: Åland eta Nya Åland suedieraz.
- Lituania: Kurier Wilenski polonieraz.
- Euskal Herria: Berria euskaraz.
- Katalan herriak: Diari de Balears, Regió 7 eta Vilaweb katalanez.
- Errumania: Allgemeine Deutsche Zeitung für Rumänien alemanez, eta Bihari Napló, Hargita Népe, Nyugati Jelen eta Szabadság hungarieraz
- Suitza: La Quotidiana - Die Südostschweiz erretoromanieraz.
- Hego-Tirol: Tageszeitung alemanez, eta Dolomiten, alemanez eta ladinoz partzialki.
- Trieste: Primorski Dnevnik eslovenieraz.
Arestian parte hartu duten beste egunkari batzuk.
- Belgika: Grenz-Echo alemanez.
- Galizia: Galizia Hoxe galizieraz.
- Ipar Irlanda: Lá Nua Irlandako gaeleraz, 2008ko amaieran argitaratzeari utzi zitzaion.[5]
- Letonia: Vesti Segodnya errusieraz.
- Katalan herriak: Avui, El Punt, 9 Nou katalanez, eta El Periódico de Catalunya eta El Segre katalanez eta gaztelaniaz.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak "Midas Saria" eta "Otto von Habsburg Saria" antolatzen ditu. (MIDAS Prize for Journalism in Minority Protection and Cultural Diversity in Europe)
Midas Sariko Irabazleak hauek izan dira:[6]
| Urtea | Irabazlea | Egunkaria |
|---|---|---|
| 2004[7] | Ainara Mendiola | Berria |
| 2005[8] | Björn Mansson | Hufvudstadsbladet |
| 2006[9] | Jan Diedrichsen | Der Nordschleswiger |
| 2007[10] | Hatto Schmidt | Dolomiten |
| 2008[11] | Jens Nygaard | Flensborg Avis |
| 2009[12] | Salvador Cardus | AvuiLa Vanguardia |
| 2010[13] | Örs Szeghalmi | Bihari Napló |
| 2011[14] | Jeanette Björkqyist | Hufvudstadsbladet |
| 2012[15] | Mária Vrabec | Új Szó |
| 2013[16] | Christine Chiriac | Allgemeine Deutsche Zeitung für Rumänien |
| 2014[17] | Dolors Altarriba | El 9 Nou |
| 2015[18] | Ina GrønvigLise B. ChristoffersenEyla Both | Flensborg Avis |
| 2016[19] | Adelaida Ivan | Allgemeine Deutsche Zeitung für Rumänien |
| 2017[20] | Sandor Tence | Primorski dnevnik |
| 2018 | István Páp | Bihari Napló |
| 2019 | Gabriel von Toggenburg | Dolomiten |
| 2020 | Emese Ibos | Új Szó |
| 2021 | Abel Gallardo Soto | Regiò 7 |
| 2022 | Kriszta Székely | Szabadság |
| 2025[4] | Urtzi Urkizu | Berria |
Iturria: http://www.midas-press.org/midas-prize-for-journalism/laureates/
Otto von Habsburg Sariko irabazleak hauek izan dira:[21]
(Otto von Habsburg Prize for Journalism in Minority Protection and Cultural Diversity in Europe)
Iturria: http://www.midas-press.org/otto-von-habsburg-prize/laureates/
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Jaurena, Isabel. (2023-06-16). ««Pasiorik izan gabe ezin da kazetaritza bikaina egin»» Berria (kontsulta data: 2023-06-16).
- ↑ «Martxelo Otamendi izendatu dute Midas erakundeko lehendakari» Berria 2025-06-13 (kontsulta data: 2025-06-13).
- ↑ (Ingelesez) Members – European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages. (kontsulta data: 2023-06-16).
- ↑ a b Berasain Tristan, Kristina. (202506-14). «Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak irabazi du 2025eko Midas saria» Berria (kontsulta data: 2025-06-14).
- ↑ Nationalia: Tanca Lá Nua, l'única publicació diària en gaèlic irlandès.
- ↑ (Ingelesez) Laureates – European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages. (kontsulta data: 2023-06-16).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) Laureates – European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages. (kontsulta data: 2023-06-16).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Alemanez)(Italieraz)MIDAS elkarteko webgunea
- Institute for Minority Rights at the European Academy Bolzano (EURAC) Artxibatua 2022-05-03 a .
- Berasain Tristan, Kristina. (202506-14). «Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak irabazi du 2025eko Midas saria» Berria (kontsulta data: 2025-06-14).